Asensiok esan du "erabateko konfiantza" duela Zapaterorengan, eta auzipetze-autoan "susmoak" besterik ez daudela
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapaterorengan “erabateko konfiantza” duela. Halaber, auzipetze-autoan "frogarik ez" dagoela eta, une batzuetan, "errugabetasun printzipioa urratu egiten" duela ere esan du.