Flotillako kideen aurka Ertzaintzak izandako jarrera salatu dute EH Bilduk, Sumarrek eta Euskadiko Podemosek eta Zupiriaren premiazko agerraldia eskatu dute
"Elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren ikur den flotillaren aurkako bortizkeriak ez du inolako justifikaziorik. Isralek bahitutako pertsonak Euskal Herrira ailegatzean kolpatu eta atxilotzea ez da onargarria" ohartarazi du EH Bilduk. Oso gogor mintzatu dira Sumar eta Podemos ere.