"Gauerdira arte euri zaparrada mardulak espero ditugu eta gero eguraldiak tregua txiki bat emango digu"
Xabi Casadok adierazi du egoera meteorologikoa "oso ezengonkorra" dela Euskal Herriko leku askotan. Okerrena gaur gauerdira arte espero da. Euri asko egin lezake ia edonon. Badirudi egoerak hobera egingo duela goizaldean, baina bihar arratsaldean ekaitzak suspertuko dira.