Puente ministroak Gobernua "eraisteko" saiakerak ikusten ditu, "demokratikoak ez diren" metodoak erabilita
Epaitegietan irekita dauden eta PSOE zipriztintzen duten prozesuei buruz hitz egin du Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak Kongresuko pasiloetan. Justiziari lan egiten utzi behar zaiola berretsi du, eta Gobernua eraisteko saiakera bat dagoela uste du.