"Sionistek modu posible guztietan torturatu gaituzte, eta iristean egin diguten lehenengo gauza gehiago jotzea izan da"
Luka Remiro Global Sumud Flotillako aktibistak malkoak begietan zituela salatu du larunbat honetan Loiuko aireportura iritsi direnean Ertzaintzak izan duen jokabidea. Ekintzaileetako batzuk sorbalda zein saihetsak hautsita zituztela iritsi direla nabarmendu, eta kolpeka hartu dituztela salatu du. Gainera, lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, bi ekintzaile tartean.