Zetak taldeak 'Km0' ikuskizun berria eskainiko du urtarrilaren 23an Buesa Arenan
Sarrerak gaur 12:00etan jarriko dira salgai, eta ikuskizun berriak ikusmin handia piztu du jarraitzaileen artean, informazio gehiago jasotzeko zain baitaude. Proiektu horrek etapa berri bat abiatuko du taldearen ibilbidean.