Euritik hasiko da astea, eta tenperaturak fresko mantenduko dira
Eguraldi kaskarra espero da aste hasierarako. Euskalmeten arabera, igandeko giroa izango da datozen egunetarako irizpide, eta tenperaturak, oro har, egonkor jarraituko du aste osoan zehar.
Astea euritan hasiko da, eta Kantauri aldean gehiago botako du. Astelehenean, igandean bezalaxe, hodei dezente egongo dira eta zerua estaliko dute isurialde atlantikoan. Euria egingo du, bereziki ipar partean eta mendebaldeko hainbat lekutan, baina gutxitzera egingo du arratsaldetik aurrera. Nafarroa erdi eta hegoaldean, goizean goiz, euria egingo du, baina, egunaren gainerako orduetan, eguzkia gailenduko da eta hodei solte batzuk baino ez dira ikusiko. Ipar-haizeak gogor joko du, batez ere kostaldetik hurbil eta Ebro ibarrean. Tenperaturak, bestalde, berdintsu jarraituko du, 10 graduren bueltan.
Asteartean, giro goibel eta freskoa izango dugu, eta mendebaldean euria egingo du. Ipar partean, hodeiak oso ugariak izango dira eta euri apur bat egingo du, Gipuzkoan eta Bizkaian bereziki. Nafarroa erdi eta hegoaldean, ostarteak gailenduko dira eta giroa lehorra izango da. Ipar-haizea ez da hain bizi ibiliko, Nafarroa hegoaldean izan ezik; izan ere, ziertzoa zakar ibiliko da bertan, bolada gogorrekin. Tenperaturan, berriz, ez da aldaketa handirik izango.
Eguraldiak hobetzera joko du egunak igaro ahala, eta ostegunerako ateri egongo da. Tenperaturari dagokienez, aldaketa handirik gabe jarraituko du aste osoan, euritsu zein oskarbi egon. Maximoak 13-14 graduren inguruan ibiliko dira hiriburu gehienetan, eta minimoak 5 gradura jaits litezke, Araban eta Nafarroan bereziki.
Eguraldiaren inguruko informazio eguneratua izateko, eitb.eus-en ikus dezakezu noiznahi, eta zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horiak Euskal Herri osoan zaparrada trumoitsuengatik
Zaparradak espero dira, batez ere arratsaldetik aurrera, toki batzuetan haize bolada gogorrekin eta kazkabarrarekin.
Goiz argitsua eta arratsalde euritsua maiatza abiatzeko
Abisu horia egongo da indarrean ostiral arratsaldeko 17:00etatik 22:00etara, prezipitazio handiengatik, baita bihar 14:00etatik 22:00etara ere. Ezegonkortasuna izango da nagusi maiatzeko lehen asteburuan, eguzki tarteak eta zaparradak nahasiko dira, eta haizea aldakor ibiliko da. Tenperaturek, hala ere, epel jarraituko dute.
Abisu horia Araban euriteengatik, San Prudentzio bezperako Erretretan
Segurtasun Sailak 15:00etatik 21:00etara aktibatu du abisua, Gasteizko jaietako ekitaldien hasierarekin bat eginez. Euskalmetek ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeela aurreikusi du.
Hodeitsu bukatuko da apirila, zaparradekin tarteka eta 20 gradu inguruko tenperaturekin
Goibel itxura dakar astelehenak, baita astearteak ere. Halere, oso aldakor dator eguraldia.
Zergatik da garrantzitsua zientzialarientzat eklipseak aztertzea?
Eguzki eklipse osoak ez dira asko izaten. Abuztuaren 12koa igaro ondoren, hurrengoa 2180. urtean izango da. Hori dela eta, zientzialarientzat une hori oso garrantzitsua izan ohi da. Ateratako irudiekin hainbat ikerketa egiten dituzte urteetan zehar. Horren adibide, 1860an, Erresuma Batuko astronomo bat Euskal Herrira etorri zen, orduan izan zen eklipse bati argazkiak ateratzeko.
Udaberriko eguraldia astebururako, baina hodeiak ugaritu eta tenperaturak jaitsi egingo dira
Larunbatean, maximoak 20º ingurukoak izango dira Bilbon eta Donostian, eta 23º ingurukoak Iruñean eta Gasteizen.
Udaberriko giroa nagusi izango da astearen amaieran, baina euria egingo du, eta maximoek, behera
Ostegun honetan, maximoak 30°C ingurukoak izango dira, eta ostiralean, 23°C ingurukoak.
Eguraldi egonkorra eta tenperatura epelak, 25 gradura arteko maximoekin
Ipar partean epelenak 8-10 gradu artean jaitsiko dira, 20-23 graduraino.
Eguzki goria goizean eta trumoi-zaparrada arratsaldean, euriagatiko abisu hori eta guzti
Egunaren lehen zatian tenperatura maximoak 30 graduraino iritsiko dira, hego haizeak bultzatuta. Hala ere, arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta litekeena da, tokian-tokian, ekaitza lehertu eta zaparrada batzuk botatzea. Segurtasun Sailak euriagatiko abisu horia ezarriko du 18:00etan, zaparrada mardulengatik, ordubetean 15 litrotik gora pilatuko direla aurreikusi baita.
Udaberriko eguraldia aste osoan eta 25 gradutik gorako tenperatura maximoak
Tenperatura beroak nagusituko dira aste osoan zehar, baina astearen hasieran trumoi-zaparradak izan daitezke.