Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguraldi eguzkitsuarekin agurtuko dugu azaroa

Ostiralean eta larunbatean eguzkia nagusituko da gurean. Igandean, orduak igaro ahala hodeiak ugarituko dira.
18:00 - 20:00
Zer eguraldi egingo du asteburu honetan?

Giro eguzkitsua izango da nagusi ostiral honetan, nahiz eta eguerdi partean eta arratsaldearen hasieran erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko diren. Goizean goiz hegoaldeko zenbait lekutan lainoguneak agertuko dira eta kostako zaie jasotzea horiei. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira eta Kantauri isurialdean 20 ºC-ak gaindituko dira.

Larunbatean eguraldiak berdintsu jarraituko du. Goizetik aurrera zeruan goi-hodeiak agertuko dira eta ugariak izango dira noizbehinka, baina giroa eguzkitsua izango da oraindik. Goizean goiz, lanbroa eta behe-lainoa sor daiteke hegoaldeko zenbait lekutan. Barnealdeko tenperatura minimoek gora egingo dute eta zailagoa izango da izotza egitea. Tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero. Hego-haizea ibiliko da eta arratsaldean kostaldean brisa sar daiteke.

Igandean, orduak igaro ahala hodeiak ugarituko dira. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean brisa altxa daiteke kostaldean. Gaueko tenperatura apur bat altuagoa izango da eta beroenak, berriro ere, oso goxoak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abuztuko eguzki-eklipse osoan murgilduta, errealitate birtualari esker

2026ko abuztuaren 12an eguzki-eklipse oso bat ikusiko da Euskal Herrian, eta Eguraldia barruan murgildu da errealitate birtualari esker. Hau da horrelako sei bideoetatik lehenengoa.. 114 urteren ondoren, minutu batetik gorako erabateko iluntasuna izango da, eta Eguzkiaren koroa ikusteko aukera egongo da. 19:30 inguruan hasiko da, baina 20:30 baino lehen izango da une gorena. Euskal Herria izango da ikusteko lekurik onenetarikoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X