Beroak etenalditxoa emango digu datozen egunetan
Asteazken honetan, giroa freskoagoa izango da: Ipar partean hodei ugari eta euri txikia izango dira. Ostegunean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira; eta, ostiralean, tenperaturak gora egingo du.
Hilaren hasieran, giro aldakorra izango da nagusi, eta ezusteko batzuk ere izango ditugu. Hainbat egunetan bero handia egin ondoren, aldaketa nabarituko da, eta horrek astearen erritmoa markatuko du leku askotan.
Asteazken honetan, eguraldia freskoagoa izango da, hodei asko eta euri txikia egingo du iparraldean. Tenperatura maximoak 10 ºC baxuagoak izango dira barnealdean, eta bospasei gradu baxuagoak kostaldean. Hala ere, termometroak 23-25 ºC-ren bueltan ibiliko dira, oro har, eta Araba eta Nafarroa hegoaldean 30 ºC-ra iritsi daitezke. Ipar partean zerua ia estalita egongo da egun osoan, eta zenbat eta hegoalderago joan, orduan eta argiago ikusiko da. Araba eta Nafarroa hegoaldean egun eguzkitsua izango dute. Arratsaldean, berriz, zaparradak eta ekaitzak izan ditzakete hegoaldeko zenbait tokitan.
Ostegunean, eguratsak hobera egingo du, pixka bat bada ere. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta, egunsentian, euria egingo du iparraldean. Tenperatura igotzen hasiko da, eta maximoak 2 eta 4 ºC artean igoko dira; maximoak 24-28 ºC-koak izateraino. Hegoaldean 30 ºC-tik gora izango dira berriro. Goizean zehar ostarteak zabaltzen joango dira, eta lurralde gehienetan egunaren erdialdea nahiko eguzkitsua izango da. Arratsaldean eta gauean, trumoi-zaparradak bota ditzake berriro, batez ere hegoaldean.
Ostiralean, tenperaturak gora egiten jarraituko du. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta termometroak 26 eta 30 ºC artean kokatuko dira; Araba eta Nafarroa hegoaldean, aldiz, zertxobait altuagoak izango dira. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat edo beste bota lezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.