Udaberri girotik negu girora
Eguraldiak zuritik beltzera egingo du datozen egunetan, eta hego-haizeak giro epela eragin ostean, ipar-haizeak hotza ekarriko du, eta prezipitazioekin batera, elurra ere espero da 1.000 metrotik behera.
Gaur, hodeiak eta ostarteak izango ditugu zeruan. Hainbat momentutan, zerua hodeitsu agertuko da, baina argiuneak ere izango dira tarteka. Oro har, egunak ateri eutsiko dio, baina momentu batzuetan euri pixka bat egitea ere ez da baztertzen. Hegoaldeko haizea ibiliko da, atzo baino ahulago, eta kostaldean iparraldekoa sar daiteke arratsaldean, indar handirik gabe. Tenperatura maximoak antzekoak edo aurreko egunekoak baino apur bat baxuagoak izango dira.
Astelehenean, egoera aldatu egingo da. Goizaldean eta goizean goiz, hego-haizea ibiliko da, baina indarra galduko du, eta iparraldekoa sartuko da eguerdi inguruan. Zeruan hodeiak ugaritzen joango dira, estalita geratu arte. Goizean, zaparradak egin ditzake kostaldean, eta ondoren, eguerditik aurrera bereziki, euria barnealdera ere hedatuko da. Haize aldaketarekin, nabarmen freskatuko du, eta beroenak 15 ºC ingurukoak edo baxuagoak izango dira.
Asteartean, giro hotzagoa baina lehorragoa izango dugu. Goizaldean eta goizean goiz, euri pixka bat egin dezake ipar partean, baina ateri egongo da gainerakoan, hodeiekin eta ostarte batzuekin. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta hotz egingo du; tenperatura beroenak 10 ºC-tik behera geratuko dira barnealdean, eta 10-12 ºC-koak izango dira kostaldean.
Ostegunetik aurrera, are gehiago jaitsiko da tenperatura, eta prezipitazioak espero dira, baita elurra ere goialdeetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.