Eguzkiak aginduko du hurrengo ordu eta egunetan
Astelehenean eta asteartean maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira, nahiz eta goizaldean giroa nabarmen freskatuko den.
Azken orduotako euria eta udazken giroa atzean utzita, eguzkiak aginduko du datozen egunetan Euskal Herri osoan. Iparraldeko haizearen ondorioz, tenperaturak nabarmen jaitsi dira gaur, igandea, eta euria egin du egunaren lehen zatian. Hala ere, orduek aurrera egin ahala, atertzera egin du, eta ostarteak zabaldu dira ia denean.
Astelehenean, tenperatura maximoek gora egingo dute (22 eta 24 gradu artean egongo dira hiriburu guztietan), baina minimoak igandean baino freskoagoak izango dira (11 gradu inguru Bilbon, eta 5 graduren bueltan Gasteizen). Gainera, behe-lainoa espero da lehen orduan. Lainoa altxatzen denean, ordea, zerua garbi geratuko da. Haizeak ekialdetik joko du, kostaldean izan ezik, non indar handiagoa hartuko duen.
Asteartean, lehen orduetako behe-lainoak aukera ematen duenean, zeru urdinez gozatzeko aukera izango dugu berriro, hodei alturen batekin, baina. Tenperatura maximoek gora egingo dute berriro, bereziki barnealdean (25 gradutik gora). Kostaldean ez du hainbeste berotuko. Haize leuna aldakor ibiliko da hasieran, hego ukitua hartuta, eta iparraldera joko du arratsaldean zehar.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteazkenean ez da aldaketa handirik izango, baina ostegunean euria egin lezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Uda giroa nagusituko da asteburuan Euskal Herrian, eta igandean 35 gradutik gorako tenperaturak izango dira
Larunbatean udako giroa sendotuko da eta igandean tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere barnealdean.
Aste hasiera grisa eta ezegonkorra
Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka gaur goizean, baina arratsaldetik aurrera hobera egingo du.
Muturreko beroaldia Europan
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.
Larunbateko beroak euriteak ekarriko ditu igandean Euskal Herrira
Euskadin metro koadroko 15 litro euri baino gehiago pilatu ahal izango dira ordubetean. Ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja ezarriko dute euriteen ondorioz.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bero-kupula, ezohiko beroaldia eragiten ari den fenomenoa
Hego haizeak eta eguzki gogorrak tenperaturak sasoiz kanpoko errekorretara eraman dituzte. Bero-kupula deitzen zaio bero-bolada hau eratzen ari den fenomenoari. Hona hemen Euskal Herria itoarazten ari den sargoriaren zergatiak, Arnaitz Fernandez ETBko meteorologoak azalduta.
Ekaineko tenperaturan errekor historikoak neurtu dira: 43,6 ºC Laudion eta 42,9 ºC Baztanen
Beroak ez du atsedenik emango, gutxienez, bihar iluntzera arte. EAE osoan alarma gorria egongo da ezarrita barrualdean, eta laranja, kostaldean. Nafarroan ere, abisu laranjapean egongo dira bihar egun osoan.
Noiz arte jarraituko du muturreko beroaldiak Euskal Herrian?
Tenperatura oso altuak daude leku askotan, alerta berriak aktibatu dituzte eta maximoak 40 ºC inguruan daude. Egoera astearen bigarren erditik aurrera hasiko da aldatzen.
Beroaldiak ekaineko markak hautsi ditu: 41,5 gradu Elorrion eta 26,4ko minimoak Ordizian
Euskalmetek tenperatura maximo eta minimoen ekainerako errekorrak erregistratu ditu hainbat estaziotan, eta Osakidetzak 22 pertsona artatu zituen atzo tenperatura altuekin lotutako arazoengatik.