Normaltasuna errepideetan, ostiralean elurra eta txingorra izan ostean
Neguko bideragarritasun plana bertan behera geratu da, eta, atzo ez bezala, gaur ez da espero elurrik egitea altuera baxuetan eta errepideak itxi behar izatea.
Errepideetan gorabeherak eragin zituen denboraldiko lehen elurte handia izan ondoren, asteburuan lasaitasuna dator, tenperaturak gora egingo du eta elur-kota 1.000 metrotik gora kokatuko da.
Barnealdean, elurragatik ezarritako abisu horia 09:00etan desaktibatu dute EAEn, eta AEMETek ez du inolako abisurik ezarri Nafarroan.
Larunbatean, eguraldia nabarmen lasaituko da. Goizean goiz, zaparrada txiki eta bakan batzuk bota ditzake, eta elur-kota 800 metro inguruan egongo da, baina gutxi izango da, eta arratsaldeko azken orduetara arte itxaron beharko da euria berriro ere ikusteko. Euri txikia izango da orduan, eta ziurrenik ez da hegoaldeko eskualdeetara iritsiko; elur-kota 1.500 metrotik gora geratuko da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta azken orduetan zakartu egingo da kostaldean. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira, baina oraindik hotz kontuekin jarraituko dugu.
Igandean, epeltzeko joerari eutsiko dio, eta, hegoaldeko haizeari esker, maximoak 15-16 ºC-ra iritsiko dira kostaldetik gertu eta 10-12 ºC-ra barnealdean; minimoek ere gora egingo dute eta izotza toki gutxiagotan egingo du. Goizaldean eta gauean euri txikia egin dezake, baina gainerako orduetan, lainotuta egongo bada ere, ateri eutsiko dio.
Astelehenean, euritara joko du. Hasieran, euria txikia izango da eta tarteka egingo du, baina eguerditik aurrera, hodeitza trinkotu eta euria ugariagoa izango da. Goizean, hego-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da, baina eguerditik aurrera, ipar-mendebaldera egingo du eta kostaldean gehiago harrotuko da. Tenperatura minimoek gora egingo dute nabarmen, eta izotza egiteko probabilitatea desagertuko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira hegoaldean; ipar partean, berriz, antzekoak izango dira. Egunaren amaieran, elurraren maila 1200 metrora jaitsi daiteke.
Asteartean, nabarmen hoztuko du, ipar-mendebaldeko haizearen eraginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego haizeak 20ºC-tik gorako tenperaturak utziko ditu gaur, eta kalima ere ekar dezake
Asteleheneko sargoriaren ostean, gaur egun hodeitsuagoa izango da, baina udaberriko tenperaturarekin jarraituko dugu, atzo baino 2-3º freskoago. Gainera, baliteke Saharako hautsa (gandua) ere etortzea, eta horren ondorioz zeruak horixka ikustea.
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.