Asparrenan neurtu dute Urte berri eguneko tenperaturarik hotzena Hego Euskal Herrian: -5,1 gradu
Halaber, goizaldean zeropeko tenperaturak izan dituzte Agurainen (-4,2 gradu), Zornotzan (-1 gradu) eta Nafarroako Eltzaburun (-3,6 gradu) ere.
Hotzetik esnatu da 2026ko lehen eguna Hego Euskal Herrian. Hala, zeropeko tenperaturak neurtu dituzte goizaldean Asparrenan (-5,1 gradu), Agurainen (-4,2gradu), Arkautin (-2,3 gradu) eta Zornotzan (-1 gradu), Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren erregistroen arabera. Halaber, Nafarroan Eltzaburun (Ultzama) erregistratu dute tenperatura baxuena: 3,6 gradu zero azpitik.
Araban neurtu dituzte tenperaturarik hotzenak. Zero azpitik lau gradu inguruko tenperaturak izan dira Kanpezun, Antoñanan, Herreran, Espejon, Ozaetan, Agurainen edota Subijanan. Halaber, Gasteizen -3 graduko tenperaturak izan dituzte.
Gipuzkoan, Berastegin esaterako, -3,6 graduko tenperatura izan dute goizaldean.
Bizkaian Urduña izan da udalerririk hotzena, -2 gradurekin.
Goizaldean hotza egin arren, tenperatura maximoak 3-4 ºC-ra igoko dira gaur Kantauri isurialdean, baina ez da aparteko gorabeherarik izango gainerako lurraldeetan. Hego haizea ibiliko da eta arratsaldean indarra galduko du, kostaldetik gertu batez ere.
Ostiral honetatik aurrera tenperaturak gora egingo du eta euria dator. Haizeak hegoaldetik joko du egunaren lehen partean eta tenperaturak ez du ia aldaketarik jasango, epelagoak izango dira iparraldean hegoaldean baino. Goizean hodeiak ugarituz joango dira eta zerua estaltzen amaituko da. Gainera, haizeak iparraldera eta ipar-ekialdera egingo du arratsaldean, eta orduan euria egiteko probabilitatea handitu egingo da. Arratsalde-gauean prezipitazioak sarriago izango dira, batez ere kantauri isurialdean. Tenperatura minimoak igo egingo dira.
Larunbatean prezipitazioak espero ditugu egunaren lehen partean, eta termometroek behera egingo dute arratsalde-gau partean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.