EGURALDIAREN IRAGARPENA 

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaberriko giroa nagusituko da: Eguzkia eta 25 graduko tenperatura maximoak

Ostegunean tenperaturak gora egingo du eta maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira.

SAN SEBASTIÁN, 15/08/2025.- Vista del Náutico de San Sebastián este viernes, en el que la alerta naranja por temperaturas muy altas se ha activado este mediodía hasta las ocho de la tarde. El Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco volverá a decretar un aviso amarillo por altas temperaturas el próximo domingo, después de la alerta naranja este viernes en toda Euskadi, excepto en la costa, y el sábado en Álava. EFE/Javier Etxezarreta

Egun eguzkitsua, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Udaberriko giroa atzean utzi eta uda sasoiko tenperaturak izango dira ostegunetik aurrera. 

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi argia iragarri du asteazken honetarako, eta tenperatura maximoak 25 gradutara iritsiko dira barnealdeko hainbat txokotan. 

Goizean goi hodeiak ager daitezke zeruan, baina goizean zehar desegin eta eguzkitsu geratuko da ia denean. Haizeak hego-ekialdetik joko du, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da. 

Tenperatura maximoak 20-23 graduren bueltan geldituko dira ipar isurialdean eta 25 graduraino igoko dira, berriz, barnealdean. 

Ostegunean udako balioak nagusituko dira. Egunsentian lanbroa ager daiteke zenbait txokotan, baina gainerakoan zerua oskarbi agertuko da. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura igoaraziko du, baita kostaldean ere. Baliorik beroenak 30 gradutik gorakoak izango dira. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abuztuko eguzki-eklipse osoan murgilduta, errealitate birtualari esker

2026ko abuztuaren 12an eguzki-eklipse oso bat ikusiko da Euskal Herrian, eta Eguraldia barruan murgildu da errealitate birtualari esker. Hau da horrelako sei bideoetatik lehenengoa.. 114 urteren ondoren, minutu batetik gorako erabateko iluntasuna izango da, eta Eguzkiaren koroa ikusteko aukera egongo da. 19:30 inguruan hasiko da, baina 20:30 baino lehen izango da une gorena. Euskal Herria izango da ikusteko lekurik onenetarikoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X