Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Badu, Bada', urteko erakusketa bisitatuena San Telmon

Donostiako San Telmo museoak 115.000 bisitari pasa hartu zituen 2012an. Bisitarien herena donostiarra izan da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
San Telmo museoak 115.000 bisitari izan zituen 2012an

Donostiako San Telmo museoak 115.000 bisitari pasa hartu zituen 2012an. Hala adierazi dute, iazko balantzearen eta aurtengo programazioaren aurkezpenean.

Museo berria zabaldu zenetik urte eta erdi igaro ondoren, azken hilabeteetako jarduna eta eskaintza sendotu egin da.

Guztira 115.500 lagunek bisitatu dute museoa eta 22.000 pertsonek hartu dute parte antolatutako hitzaldi, ikastaro eta jaialdietan. Bisitarien herena donostiarra izan da.

Erakusketei dagokionean formatu haundiko lau nabarmentzekoak: Josep Maria Serten modeloaren argazki artxiboak, Bazterreko irudiak, "Pantaila Globalak", eta arrakastatsuena amaitu berri den "Babu Bada" 17.500 bisitarirekin.

Europako museo onenaren 2013ko EMYA sarirako zerrendan dagoen SanTelmo Museoak datozen hilabetetarako beste hainbat jarduera  antolatu ditu, besteak beste Donostiaren Bigarren Mendeurrenaren inguruko erakusketa zabala.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X