Argentinarren eta euskaldunen arteko lotura, Durangoko Azokan
Durangoko Azokak atzo, abenduak 2, ireki zituen ateak. Hala, kultur plazara gerturatzen diren lagunek kulturarekin zerikusia duten 200 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute abenduak 6ra arte. Aurtengoa 51. edizioa da eta egitarau zabala osatu dute: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak edota umeentzako jarduerak ez dira faltako.
Areto Nagusian, Kinku Zinkunegi HABEko kideak 1990ean abian jarri zen Argentinan euskaraz egitasmoaren berri eman du larunbat honetan. ‘Argentinan Euskaraz’ izenburupean, euskararen egoeraren berri eman du Zinkunegik. Gaur egun 35 Euskal Etxeetan dago euskara ikasteko aukera, baina hizkuntza ikasteko aukera emateaz gain, ikasleak trebatzen dituztela adierazi du.
Argentinan euskaraz egitasmoa duela 25 urte sortu zen, bertako Euskal Etxeetan euskararen presentzia bermatu nahian. Zinkunegik azaldu duenez, XX. mendean zehar Argentinara joan ziren euskaldun askok ez zieten ondorengo belaunaldiei euskara igorri. “Transmisioa galduz joan zen bigarren belaunaldian, are gehiago argentinar batekin ezkonduz gero”, esan du.
Ildo horretatik, Argentinan euskaraz ikasteko dauden zailtasunak nabarmendu ditu HABEko kideak. 1990eko urtarrilean euskarazko lehen ikastaroa antolatu zuten, “premiari erantzuteko”, baina “oso baliabide eskasekin”. Helburu nagusia euskara berriro ikasi eta presentzia bermatzea zen. Hala, Macachingo Euskal Etxean, “hamazazpi lagun elkartu ziren euskara ikasteko”. Hiru hilabetez, Euskal Herritik joandako bi irakaslerekin euskara ikasten hasi ziren. 06:00etan jaiki eta egun osoa ematen zuten euskara ikasten, bazkaldu ostean klasera bueltatzen baitziren.
Miren Arozarrena FEVAko kideak azaldu duenez, “ikasleek motibazio handia zuten eta irakasleek indar handia ematen zieten”. Euskara ikasteaz gain, irakasteko grina piztu zitzaien. Arrazoi horregatik, pedagogia ikastea erabaki zuten.
Alabaina, Zinkunegik azaldu du ez zegoela Argentinan euskara irakasteko material aproposik, eta Euskal Herriko edukiak erabiltzen zituztela gaineratu du. Dena den, 25 urte igaro dira eta teknologia berriei esker euskararen egoera guztiz desberdina da Argentinan. “Ordenagailuak urrutitik urte osoan zehar irakasteko aukera eman digu”, esan du.
Talde birtualak sortu zituzten eta material gehiago bidaltzen hasi ziren. Gainera, barnetegien iraupena murriztu zutela esan du HABEko kideak. Argentinan euskaraz egitasmoari esker, “2000tik 2010era bi irakasle profil nagusitu dira”. Batetik, oinarrizko irakasleak, eta bestetik, unibertsitateekin hitzarmenak lortu dituztenak.
Halaber, euskaraz ikasitako argentinarrek Hernanin klaseak eman dituztela nabarmendu du Zinkunegik. “Hemengo ikasleentzat ikaragarria da hori”, esan du. Duela gutxira arte Argentinako Euskal Etxeetan ez zegoen bertako irakasle propiorik, baina denborarekin lortu duten erronka dela esan du. Etorkizunari begira, oinarrizko irakasleak sortzeaz gain jakintza handiagoa izatea espero duela esan du.
Dena den, Argentinan euskara ikasteko zailtasunak daudela aitortu du Zinkunegik. “Ez da erraza euskara ikastea testuinguru arrotz batean; jarrera aktiboa beharrezkoa da”, esan du. Gainera, kalean mintzamena praktikatzea zaila dela azaldu du.
Umeei dagokienez, euskara jolasen bitartez irakasten dietela esan du. Ioar Oteizak euskara irakasten du Argentinan. Bere esanetan, “gero eta berreskuratuago dago hizkuntza, batez ere hirugarren eta laugarren belaunaldien kasuan”. Gainera, euskal kulturaren inguruan belaunaldi berriek dakiten guztia nabarmendu du. “Gernikako bonbardaketaren kasuan, oso ondo ezagutzen dute gertatutakoa”, esan du.
Hobetzeko arloei dagokienez, finantziazioa eguneratu beharra dagoela azpimarratu du HABEko kideak. Ildo horretatik, politikariei “interes gehiago” jar dezaten eskatu die, kulturak prestigioa ematen duelako.
Euskararen presentzia gero eta nabarmenagoa dela adierazi du. Ildo horretatik, material ugari eskuz egiten dutela eta jubilatu askok euskara ikasten dutela azaldu du. “Bizitza osoan ikasteko gogoa izan duten arren, ezin izan dute. Orain dute euskara ikasteko aukera”, azpimarratu du Zinkunegik.
du Zinkunegik.Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.