Golardoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kukai, Espainiako Dantza Saria 2017

Epaimahaiaren esaetan, Kukaik "modu bikainean tratatzen ditu folklorea eta mito eta erritu tradizionalak".
Kukai Dantza. Argazkia: EiTB
Kukai Dantza. Argazkia: EiTB

Kukai Dantza taldeak irabazi du aurtengo Espainiako Dantza Saria, sormen alorrean.

Espainiako Gobernuaren Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen du golardoa, eta 30.000 eurokoa da.

Epaimahaiaren esanetan, Kukaik "modu bikainean tratatzen ditu folklorea eta mito eta erritu tradizionalak".

Gainera, taldearen sormenak "poetikoak" dira, eta "kalitate handiz" gauzatzen ditu.

Kukai Dantza 2001ean sortu zuen Jon Maya Sein dantzariak, Errenterian (Gipuzkoa), eta euskal dantza eta lenguaia artistikoak uztartzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X