Ahotsenea guneak 70 kontzertu eta 42 solasaldi hartuko ditu Durangoko Azokan
Ahotsenea ez da geldituko abenduaren 5etik 9ra, 11:00etatik 20:00etara, ez solasaldien gunean ezta zuzenekoen karpan ere. 200 sortzaile baino gehiago elkartuko dira bertan.
Solasaldien gunean, makina bat idazlek hartuko dute hitza: Alaine Agirre (Kamisoi zuri zetazkoa - Erein, Oier - Erein), Harkaitz Cano (Fakirraren ahotsa - Susa, Mecanografiak - Txalaparta), Katixa Agirre (Amek ez dute idazten - Elkar), Gotzon Barandiaran (Hitzen ahairea - Susa), Pako Aristi (Rosa itzuli da - Erein), Idurre Eskisabel (Goseak janak - Susa), Edorta Jimenez (Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua - Txalaparta), Iban Zaldua (Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak - Elkar) Unai Iturriaga, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Oier Guillan…
Gainera, komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean.
Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 musikari eta musika talde igoko dira agertokietara: Gatibu, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba, Egurra eta kitto, Skasti, Larregi, Leihotikan…