Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marcos Mundstock Les Luthierseko kidea zendu da

Argentinar taldeak “bere ahots bakan eta nahastezina eta bere iruzkin zentzudunak” ekarri ditu gogora ohar batean.
Marcos Mundstock
Marcos Mundstock, "Les Luthiersen ahotsa". Argazkia: Efe.

Marcos Mundstock (Santa Fe, 1942) Les Luthiers taldeko kidea hil da, 77 urte zituela, urtebetez atzerakorik ez zuen gaixotasun bat pairatu eta gero, taldeak ohar batean iragarri duenez.

Idatzian, taldeak “bere ahots bakan eta nahastezinaren oroitzapena” aldarrikatu du eta gogora ekarri du “agertoki gainean zuen presentzia, karpeta gorriari eusten mikrofonoaren aurrean, hitz bat egin gabe ere publikoa limurtzen zuena”.  

“Bere profesionaltasuna geldituko zaigu. Bere buruarekiko zorroztasuna, lanerako etika eta publikoarenganako errespetu muturrekoa, denok partekatzen ditugun eta berak Les Luthiersen sorreratik bertatik babestu zituen balioak. Lan arloan zein maila pertsonalean erakutsi zuen laguntasuna gogoratuko dugu. Bere iruzkin zentzudunak eta besteen iritziekiko errespetua, desasdostasunetik ere”, erantsi dute.   

2019an, pantaila handian lan egitera itzuli zen, bere ibilbideko paper garrantzitsuena egiteko; “El cuento de las comadrejas” Juan Jose Campanellaren filmaren protagonista izan zen, Graciela Borges, Oscar Martinez eta Luis Brandonirekin batera.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X