Durangoko Azokako hirugarren eguneko egitaraua
Jaieguna dela aprobetxatuz, egitekoz beteta egongo da azokako hirugarren eguna: aurkezpenak, antzezlanak, ikuskizunak, film emanaldiak, ikuskizunak... Solasaldiak dira asteleheneko protagonistak; bertan izango dira beren azken lanak aurkezten Irati Jimenez, Unai Elorriaga eta Alex Orbe, Jon Maia, Irati Goikoetxea...
Durangoko Azokak aurten antolatu dituen ekitaldien artean, EITBk Ahotsenea eta Talaia espazioetan eskainitakoak streaming bidez eskainiko ditu, eitb.eus atarian.
Ikus-entzunezkoei dagokienez, hainbat film emango dituzte Irudienea espazioan: Bego Goitia eta Irune Mateoren Orratz Ondareak, Sherwan Bilal Youssefen Hala ere, Iurre Aranbururen Ur Mehea, Ritxi Lizartza eta Juan San Martinen Ainarak eta Lander Garroren Tipularen sehaska kanta. Umeentzako eskaintza ere izango da: Dragoiaren gidaria.
Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izen ematea azokako espazioetara sartzeko. Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, bakoitzean ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko.
Abenduaren 6ko egitarau osoa:
LIBURUEN AURKEZPENAK (TALAIA – MUSIKA ESKOLA)
11:00 – 11:30 Itxaso Muro. El agua te lo dirá
11:30 – 12:00 Santi Cobos. Txori Urdinak
12:00 - 12:30 Eugenio Ibarzabal. Lur Sota. Esplendor y venganza
15:30 – 16:00 Gure Esku. Izar eta Este
16:00 – 16:30 Jakoba Errekondo. Etxeko landareak. Etxe barrua, balkoia eta lorategia
DISKOEN AURKEZPENAK (AHOTSENEA - PLATERUENA)
11:00 – 11:30 Trigger. Poliedro Vol. I
12:10 – 12:40 Jabi Patxon & Kofradia Rock. Maitalea eta lapurra
13:20 – 13:50 Bixente Martinez. Txoria buruan eta ibili munduan
14:30 – 15:00 Hibai. TT VIII -IX
15:40 – 16:10 Iker Martinez eta zaldi herrenak. Hegaldiak
16:50 – 17:20 Bengo. 4taupada
18:00 – 18:30 McOnak. Bitakora
19:10 – 19:40 Etxekalde + Habi. Arimak denboran
20:20 – 20:50 Iheskide. Tinko gurean
21:30 – 22:00 Joseba Irazoki eta lagunak (J.I.E.L.). III
AURKEZPENAK
11:00 – 11:30 Aita Mari. Korrontzi eta Aita Mariren proiektua (Talaia - Landako)
11:30 – 12:00 Lander Unzueta eta Haritz Odriozola. Geruza digitalak. Bideo-jokoetako munduak euskaraz ezagutzea, posible ote? (Kabi@ - Landako)
12:30 –13:00 Ana Morales eta Amaia Arakistain. Booktegia. Guztion liburuak, guztiontzat. (Talaia – Musika Eskola)
14:15 – 15:00 Kaxa hutsak. Euskal iheslarien esperientziak (Irudienea – Zugaza)
18:00 – 18:30 Arrate Egaña eta Marimar Agirre. Klarisa eta K taldea. Mamuak eta bihotzak (Saguganbara - Elkartegia)
SOLASALDIAK
12:00 - 12:30 Irati Jimenez. Begiak zabalduko zaizkizue (Ahotsenea – Landako)
12:30 – 13:00 Yolanda Arrieta. Zerak (Ahotsenea – Landako)
13:00 – 13:30 Juanjo Olasagarre. Mamu eratortzeko moduak (Ahotsenea – Musika Eskola)
13:30 – 14:00 Alaine Agirre. Karena (Ahotsenea – Musika Eskola)
14:00 – 14:30 Abereh. Joan-etorrian (Ahotsenea – Musika Eskola)
15:30 – 16:00 Iker Lauroba. Uda (Ahotsenea – Landako)
16:00 – 16:30 Kaeme eta Mikel Muro. Galerna eta Kresala: gaztetasunaren iturria (Ahotsenea – Landako)
16:30 – 17:00 Mikel Urdangarin Irastortza. Simone de Beauvoir, norbanakoa eta burujabetza (Ahotsenea – Landako)
17:00 – 17:30 Jon Arretxe. Dortokaren begirada (Ahotsenea – Landako)
17:30 – 18:00 Jon Maia. Kantu bat gara (Ahotsenea – Musika Eskola)
18:00 – 18:30 Irati Goikoetxea. Herriak ez du barkatuko (Ahotsenea – Musika Eskola)
18:30 – 19:00 Mikel Urdangarin. Haitzetan 1997-2022 (Ahotsenea – Musika Eskola)
19:00 – 19:30 Unai Elorriaga eta Alex Orbe. Jarraitu inuarriari (Ahotsenea – Musika Eskola)
19:30 – 20:00 Beatriz Fernandez. Hizkuntza gogoan (Ahotsenea – Musika Eskola)
MAHAINGURU ETA ELKARRIZKETAK (TALAIA - LANDAKO GUNEA)
13:30 – 14:30 Mahaingurua: Euskal Irudigileak elkartea. Irudigintza Profesionala Euskal Herrian
16:30 – 17:30 Mahaingurua: KLAK Gazte Ahotsa. Gazteok sare-sozialetan eta euskaraz sortuko dugu. Zergatik ez?
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Ana Urkiza. Garen hori
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Antxoka Agirre eta Jon Sarasua. Bertsolaritzaren historia soziala
17:30 – 18:30 Elkarrizketa: Joan Mari Larrarte. Egunkaria, Gizarte zibilaren arrakasta. Joanmari Torrealdai
FILM EMANALDIAK (IRUDIENEA - ZUGAZA)
11:00 – 12:00 Bego Goitia eta Irune Mateo. Orratz Ondareak
12:00 – 13:00 Sherwan Bilal Youssef. Hala ere
13:30 – 14:15 Iurre Aranburu. Ur Mehea
15:00 – 17:00 Dragoiaren gidaria
17:00 – 18:30 Ritxi Lizartza eta Juan San Martin. Ainarak
18:30 – 20:30 Lander Garro. Tipularen sehaska kanta
TAILERRAK
10:30 – 11:30 Itsaso Pagoaga. Familian jolasean (Saguganbara – Elkartegia)
IPUIN KONTAKETA (SAGUGANBARA – ELKARTEGIA)
12:00 – 12:30 Iker Uribe, Joana Ziganza, Aritz Ganboa eta Xabier Unanua. Bideak
17:00 – 17:30 Joli Pascualena (demodequartet). Porrutata, ez porru ez patata.
IKUSKIZUNA
19:00 – 20:00 Baleuko. Iratxoen kantu sekretuak (Saguganbara– Landako)
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.