Hizkuntzalaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txillardegiren "Hacia una Sociolingüística Matemática" lanaren eskuizkribua, Sarean kontsultagai

Soziolinguistika Klusterrak Jakin Fundazioari laga dio "euskaldunen hizkuntzarekiko leialtasuna aztertzeko eredu matematikoa" biltzen duen liburuaren jatorrizko bertsioa. Jakinek dokumentua digitalizatu, eta denon eskura jarri du.
'Hacia una sociolingüística matemática' Txillardegiren lanaren eskuizkribua
'Hacia una sociolingüística matemática' Txillardegiren lanaren eskuizkribua

Soziolinguistika Klusterrak Jakin Fundazioaren esku utzi du "Hacia una sociolingüística matemática" Txillardegiren liburuaren eskuizkribua, eta herritarrek kontsultatzeko moduan jarri du dagoeneko, Sarean.

Txillardegik eskuz idatzitako liburua SEI elkarteko Imanol Esnaolak koordinatu zuen, eta Jose Ramon Etxebarriak gainbegiratu zituen formula matematikoak.

Lan horretan, Txillardegi saiatu zen zuen euskaraz egiteko aukerei forma matematikoa ematen. Solaskide taldeen osaerari erreparatu zien, eta gaitasunaren araberako aukerak aztertu zituen. Euskaraz egingo bada, mintzo denak eta entzuten duenak, biek izan behar dute gutxieneko gaitasuna. Premisa horretatik, formalizazio eta sistematizazio matematikoaren bidez osatu zuen eredua, Klusterrak azaldu duenez.

Garatutako eredu matematikoak Txillardegiren ustea berretsi zuela dio Klusterrak ohar batean:  "Liburuan esaten den bezala, euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea hiztunen arduragabekeria errudunaren ondorio zela ukatzeko eman nahi zuen ezagutzera  eredu matematikoa. Gaur egun ere, erabileraren eta gaitasunaren arteko azterketak egiten ditugunean, ezinbesteko baliabidea da Txillardegik landutako soziolinguistika matematikoaren eredua".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X