'Desenterrados' lana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abokatu Kristauen elkarteak Abel Azcona salatuko du Estrasburgon

Auzia artxibatzearen kontra aurkeztutako babes helegitea baztertu du Konstituzionalak, eta horren aurrean, Europara jotzea erabaki du elkarteak.
Abel Azcona. EFE
Azconak Nafarroako Auzitegian deklaratu zuen eta epaileak auzia artxibatu zuen. EFE

Abokatu Kristauen Espainiar Elkarteak (gaztelerazko sigletan, AEAC) salaketa jarriko du Abel Azcona artistaren kontra Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren aurrean 'Desenterrados' lanagatik.

2015eko azaroan erakusketa polemikoa egin zuen artista nafarrak Iruñean, eta askatasun erlijiosoaren kontrakoa zelakoan, auzitara eraman zuen elkarte horrek. Erakusketaren elementuen artean, ostia sagaratuekin 'pederastia' hitza erakusten zen argazki bat zegoen. Elkartearen ustez, "kristauen oinarrizko eskubideen kontrako erasoa" zen hori. 

Nafarroako Auzitegiak 2016an artxibatu zuen auzia, artelanean erlijioaren kontrako sentimenduak eta gorrotoa ez zegoela argudiatuta. Erabaki horren aurka babes-helegitea aurkeztu zuten abokatu kristauek, baina Auzitegi Konstituzionalak berriki erabaki du tramitera ez onartzea.

Espainiako Justizian bidea agortu zaiela eta, Europara joko dutela iragarri du gaur elkarteak. Abokatu Kristauen Espainiar Elkartearen hitzetan, datozen asteetan aurkeztuko dute salaketa Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian.

Polonia Castellanos Abokatu Kristauen elkarteko presidenteak azaldu duenez, Konstituzionalaren erabakiak "katolikoen kontrako erasoak inpunitate osoz egin ahal izatea ekarriko du". Gainera, horren ustez, "diskriminazioa ere bada, beste ezein gizatalderen kontrako irainak onartzen ez diren bitartean, katolikoen eta kristauen kontra edozer gauza esan daitekeelako".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X