Rafa Rueda, hiri kristalezkotik baserrira
Baserriko Uzta EHKOlektiboak eta Paperezko Kontzertuek nekazaritza ekologikoa eta zuzeneko musika uztartuta antolatzen duten ekimenak Urduñan, Santa Klara baserrian, egingo du geldialdia larunbatean, maiatzak 19.
Han, 20 euroren truke, bisitariek baserriko jarduna bertatik bertara ezagutu, oparo bazkaldu eta Rafa Ruedaren musika zuzenean entzuteko parada izango dute. Gaztetxoentzako prezioa 12 eurokoa da.
Mungiar musikariak “Hiri kristalezkoa” diskoa plazaratu zuen joan den urte bukaeran, bere bakarkako ibilbidean mugarria ezarri duen lana, besteak beste elektronikari tartea egin baitio Ruedak berorretan.
Aurretik Anarik hartu du parte kontzertu zikloan, eta Mikel Urdangarinek itxiko du, uztailaren 28an, Arbonan. Tokiak mugatuak dira, eta baserrikouzta@gmail.com helbidean eman ahal dute izena interesa dutenek.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko