MTV sariak Barakaldo, Durango, Getxo eta Bilbora iritsiko dira
MTVk azaroaren 4an BEC Barakaldoko erakustazokan MTV EMA Europe Music Awards sariak banatu aurretik, telebista kateak hainbat kontzertu antolatuko ditu urriaren 29tik azaroaren 3ra Barakaldon, Durangon, Getxon eta Bilbon.
Astelehenean, urriak 29, Barakaldoko Herriko Plazan doako kontzertua emango dute talde hauek: La Pegatina, Muchachito, Iseo & Dodosound eta Revolta Permanent. Biharamunean, asteartearekin, Durangora, Landako Gunera, iritsiko da musika, Mala Rodriguezen, Nathy Pelusoren, Brisa Fenoyren eta Aneguriaren eskutik.
Asteazkenean, Getxoko Portu Zaharrean, Wolf Alice, Belako, La Casa Azul eta WAS taldeak ikusteko parada izango da, eta ostegunean hitzordu bikoitza egongo da Bilbon: Los Planetas taldearen emanaldi akustikoa Arriaga antzokian eta Lori Meyersen kontzertua Kafe Antzokian.
Astelehen, astearte eta asteazkeneko kontzertuetarako sarbidea doakoa izango da eremua bete arte, eta ostegunekoetarako gonbidapena beharko da.
Halaber, larunbatean, azaroak 3, kontzertu “jendetsua” izango da San Mames estadioan, baina ez Bizkaiko Aldundiko ez MTVko ordezkariek ez dute informazio gehiagorik eman horren gainean, ez bertan izango diren taldeei buruz ezta bertara sartzeko moduaz ere.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da