Janet Jacksoni omenaldia egingo dio MTVk azaroaren 4an, Bilbon
MTV telebistak Janet Jackson AEBko abeslariari omenaldia egingo dio EMA 2018 sari banaketa ekitaldian, azaroaren 4an, Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centren (BEC).
MTVk gaur jakitera eman duenez, Global Icon saria jasoko du Janet Jacksonek. Abeslariak bere arrakastarik handienak kantatuko ditu, baita Made for Now azken single-a ere. Daddy Yankee reggaetoneko izarrarekin batera grabatu du Jacksonek.
Janet Jacksonek sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste, sei Grammy, Golden Globe Award bat eta Emmy saria jasotzeko bi izendapen. Itzal handiko artista da, eta pop-aren historian disko gehien saldu dituen emakumea: 160 milioi kopia baino gehiago mundu osoan.
Michael Jackson pop-aren erregearen arreba diziplina anitzeko artista da; abeslaria izateaz gain, idazlea, dantzaria, enpresaburua eta filantropoa baita, MTVk goraipatu duenez.
“Zalantza barik, nazioarteko izarrik handienetariko bat da. Haren talentu ikaragarriak artista ugariri ateak zabaldu dizkie, pop kulturan arrasto ezabaezina uzteaz gain, eta lanean jarraitzen du hiru hamarkadako ibilbide baten ostean. MTVren Global Icon sariarekin omentzeko irrikitan gaude”, adierazi du Bruce Gillmer telebistako zuzendariak.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da