Ehun musikari Niko Etxarti laguntzen, larunbatean Baionan
Datorren urtean 40 urte beteko dira Niko Etxart musikariak, “Euskal rock n’ roll” kantuaren bidez, euskarazko doinu gogorretarako bidea urratu zuela, eta, hori ospatzeko, Esker 1.000 ekimenak mila musikari (300 kantari, 300 gitarrista, 200 bateria-jotzaile eta 200 baxu-jotzaile) batu nahi ditu 2019an Hegoaldeko herriren batean, denok elkarrekin hamaika euskal kantu jotzeko.
Hirurehun musikarik eman dute izena dagoeneko ekimenean, parte hartzeko gutxieneko trebetasuna dutela erakuste aldera antolatzaileei bideo bat bidalita, eta horietako ehunek Baionan larunbaterako, azaroak 24, Lauga gelan, antolatutako kontzertuan parte hartuko dute, 21:00etatik aurrera.
Han, ehun musikari horiek aldi berean joko dute Niko Etxartekin batera, hain zuzen ere, “Euskal rock n’ roll” kantua, eta, Altzürüküko musikariaz gain, beste hainbat musikari ezagun igoko dira oholtzara gauean zehar: Xabi Solano (Esne Beltza), Alex Sardui (Gatibu), Watson & Lopetegi (Akelarre), Xabi Camarero (Urtz), Iker Lauroba, Iholdi Beristain (Go!azen).
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da