Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Loraldiak euskal sorkuntzaren argazki berria aurkeztuko du hilabetez
Bilbon martxoaren 12tik apirilaren 7ra denetariko kultur adierazpenak erakutsiko dituen jaialdian parte hartuko duten sortzaileetako batzuekin hitz egin dugu.
MICEk 'Kalaportu' ikuskizunean hartuko du parte Loraldian. Argazkia: David Herranz.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Exkixu taldea itzuli da
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Igor Arzuaga musikaria zendu da
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nøgen taldeak azken diskoa eta agur bira iragarri ditu
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
The National taldea Kursaalen izan da gonbidatu askorekin batera
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
Gehiago ikusi
Poema testu beregaina da definizioz. Zer eransten dio musikak poema bati eta, aitzitik, zer kentzen dio kontzertu baten bat-batekotasunak patxadaz irakurtzeko idatzi den testu iraunkorrari?Poemak badu dantza, badu kolorea, erritmoa eta hutsunea. Baina musikaren laguntza egoki batek hitzak hegan egitera eraman ditzake.Nola aukeratu duzue zein sortzailek kantatu edo joko duen zer pieza?Nik MICE bezala prestatu genuen “Ez diren gauzak” poema eskainiko dut Audiencek lagunduta.Sarrionandiaren literaturaren zein ezaugarri da ezinbestekoa, zure ustez, bere obraren birsortze batean?Uste dut oso presente eduki behar direla bere sentiberatasuna eta irudimena bere lana berrinterpretatzeko orduan.Biz Hitza. Euskara batuaren historia dantzatua2019/03/16, 19:30. Arriaga Antzokia.
'Biz Hitza'. Argazkia: David Herranz. IIkuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.Xabi Payak azaldu dizkigu ikuskizunaren nondik norakoak.Nola dantzatzen da hizkuntza? Zein hari muturretik abiatu zenuen gidoia?2010. urtean AEBetako Boise hiriko “Jaialdi” famatura gonbidatu ninduten bertsotan egitera. Han konturatu nintzen diasporako euskaldunen ondorengo gehienek ez zutela euskara ikasten, baina ia denak zirela euskal dantzetan iaioak. Orduan pentsatu nuen euskal diasporaren kasuan gorputz mintzairak ordezkatzen duela ahozko mintzaira. Obra honi ekiterakoan, gogoeta hura izan dut buruan. Euskarak egiten gaitu euskaldun. Euskal dantzak egin beharko bagintu euskaldun, nola egingo luke?Ikuskizunak hizkuntza ororen historia du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du. Nola irudikatu dituzue hasiera jakin bat duen hizkuntza baten jaiotza eta bizitza?Obraren hasiera erronka berezia izan da: nola irudikatu dantzaren eta gorputz adierazpenaren bidez hizkuntza baten jaiotza? Nola adierazi giza garunean gertatutako big bang hura? BIZ HITZAk erakutsi nahi du hizkuntzak, bizitza bera bezala, beti aurrera doazela, ugalduz eta zabalduz, eta hala jarraitu behar dutela, alternatiba heriotza baita.
'Biz Hitza'. Argazkia: David Herranz.Eta batuaz ari garela, nola erakarri dantza sueltoan ari dena denok lotuan egiten dugun dantzara, berori aberasteko?Euskara batua euskaldun batuak sortzeko XX. mendeko tresna eraginkorrena izan da, parekorik gabeko arrakasta. Dantzara ekarrita, euskara batua erromeria da, biribileko dantza irekia, doinu berari segika, aukera ematen diona sueltoko dantzari bakoitzari nahi dituen urratsak eta jauziak egiteko.H-Artzetik, poesia musuzapietan2019/03/20, 19:30. Bidebarrieta Liburutegia.Belaunaldi gazteak Laboaren ahotsean, ereserki bilakatuta, herrikoiak diruditen poemetan kamuflatuta jaso du Joxan Artze poetaren lana. Txakur Gorria irudia eta hitza lantzen duen kolektiboak eskertze keinu xume bat egin nahi dio iaz utzi gintuen poetari. Artzeren mundutik hartzera ausartuko dira eta gaurko begiradan islatuko dute horren berritzailea izan zen unibertso poetikoa.Txakur Gorria kolektiboarekin hitz egin dugu.
Funtsa ez ezik, forma ere zaindu zuen Artzek bere lanetan. Zuek ere ahalegin berezia egiten duzue irudia zaintzen, testuez haraindi. Zelan begiratzen diozue zuen lanetan edukiaren eta formaren arteko orekari? Diziplinartekotasuna aberasgarria da guretzat eta horregatik saiatzen gara gure lanetan ere diziplina ezberdinak uztartzen. Irudiaren kasuan, guretzat irudia ez da edergai bat soilik, hitza bezalaxe komunikatzeko baliatzen baitugu. Edukiari garrantzia handia ematen badiogu ere, forma ez dugu sekula bigarren mailan utzi nahi izaten eta mimo berdinarekin landu ohi ditugu lanen bi alde hauek.Hibai eta Lagunak2019/03/31, 19:00. Euskalduna jauregiaHibai Gernikako musikagileak bigarren albuma aurkeztuko du Euskalduna Jauregian. Ez da bakarrik ibiliko, hogei bat partaide bilduko baitira kontzertu honetarako oholtzan. Loraldirako bereziki prestatutako kontzertua izango da, eta sorpresa eta kolaborazio bereziak izango ditu.Hibai Etxebarriaren ahotik jakin ditugu horietako batzuk.
Zer aurkituko du ikusleak kontzertu berezi horretan?Nik musika formatu handietarako idazten dut eta diskoetan horrela grabatu. Gero, zuzenean ezinezkoa egiten zait aukerak ematen ez dizkidatelako. Proiektu autoekoitzia da eta ez dut inoren laguntzarik ezta subentziorik. Esfortzu pertsonal eta ekonomiko oso handia egiten dut grabazioetan, ahal dudan heinean, nire buruan dauden ideiak islatzeko eta grabazioak ematen dion betikotasun hori asko zaintzen dut.Kontzertu honetan, lehen aldiz izango duzue aukera formatu handi batean entzuteko abestiak. 15 musikariko formatu batekin joko dugu. Gainera, lan berriaren estreinaldia izango da, Loraldirako idatzi dudana. Formatu honetarako izan dira sortuak kantuok, eta aurreko lanetako abestiak ere lehen aldiz entzungo dira formatu honekin.Sorpresa ugari izango dira eta aukera bakarra izango da, errepikaezina.Zer musikari izango dituzu lagun agertokian? Zergatik aukeratu dituzu horiek? Nik mundu guztia gonbidatu dut nirekin gau hori igarotzera. Baina ez dut aukeratzeko aukerarik izan, beraien eskuetan izan da erabaki hori. Arrazoi ezberdinengatik, asko ezingo dira egon. Ez noa aurreratzera nortzuk egongo diren, azken unera arte ezer ez baita segurua.Aurreratuko dudan gauza bakarra da nire anaiak (
Ondorengoa, 80ko hamarkadakoarena, beste kontu bat da. Hitzaldi honetan 60-70eko hamarkadetako euskarazko kantuek dute tokia.Zer galdu dugu kantu horiek ahaztuta?Galdu, agian denbora galdu dugu. Nago pop musikaren oinarri den “kantu perfektuaren kultua” berandu samar zabaldu zen gure artean. Baina garrantzitsuagoa zait irudikatzea zer dugun irabazteko honi itzuli batzuk emanda; euskarazko musikaren gainean zer dugun ikasteko, sortzeko, aldatzeko, sanpleatzeko... Auskalo!