'Oteiza' opera oholtzara, 'ikusleari galderak botatzen dizkion lana'
Nafarroako Unibertsitatearen Museoak ‘Oteiza’ Juanjo Eslavaren operaren estreina hartuko du gaur, eta lan horrek ikusleari “galdera asko” sortuko dizkiola aurreratu du Pablo Ramos Nafarroako Ganbera Operako, museoarekin eta E7.2 taldearekin batera opera ekimena gauzatu duen taldeko, kideak.
Antolatzaileek igorritako ohar batek dioenez, Pablo Ramosek baieztatu du opera “laburra” irudituko zaiola publikoari, “erantzuteko denbora asko eskatuko duten makina bat galdera sorraraziko dizkielako ikus-entzuleei. Erronka hori onar daiteke edo alde estetiko-musikalera soilik mugatu, zeren hori soilik ere goza baitaiteke”.
Bestalde, Nacho de Paz zuzendari musikalak abeslarien lana azpimarratu du: “Nicholas Isherwoodek eta munduan beste gutxi batzuek egin dezakete. Lana oso muturrekoa da, ziur asko Oteizaren pentsamendu estetikoa eta proposamen artistikoa izan zen bezala”.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da