Musika Bulegoa sarietarako proposamenak aurkezteko epea, zabalik
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa sariak ekimenaren VI. edizioa jarri du martxan. Euskal musikagintzako eragileek beren proiektuak aurkez ditzakete webgunean erabilgarri dagoen formularioa beteta.
2022ko otsailaren 10era arte egongo da zabalik epea, eta sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 17an izango da, BECen.
Antolatzaileek azaldu dutenez, adituek (musikariak, kazetariak, musika-programatzaileak, hezkuntzaren eta kulturaren arloan lan egiten duten hainbat lagun…) osatutako epaimahaiak baloratuko ditu aurkeztutako proposamenak, eta 10 sarituetatik 8 aukeratuko ditu.
Beste bi saridunak Musika Bulego Elkarteko zuzendaritza-batzordeak eta Etxepare Euskal Institutuak emango dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Orkestrak Aita Donostiaren "La vie profonde de Saint François d’Assise" berreskuratu du
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da