IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bulego eszenatokietara itzuliko da 2027ko martxoaren 6an, Bilbao Arenan

Euskaldunan hiru kontzerturekin bira amaitu ostean, atseden hartuko du 2027ra arte. Sarrerak azaroaren 13an (komunitateko kideentzat) eta 14an (gainerakoentzat) jarriko dira salgai.
Bulego. Argazkiak: Peio Zama/ Ibai Salazar
Bulegoren kontzertu bat. Argazkia: EITB

Bulego musika talde azkoitiarrak iragarri du 2027an itzuliko dela eszenatokietara gaur Euskalduna Jauregian birari amaiera eman ostean.

Pop musika jorratzen duen laukoteak Bilbao Arena aukeratu du urte bi barru eszenatokietara itzultzeko. Martxoaren 6an izango da kontzertu hori, eta sarrerak azaroaren 13tik (10:00) aurrera egongo dira salgai Bulego komunitateko kideentzako, eta azaroaren 14tik (10:00) aurrera, gainerakoentzat.

Taldeak iragarri duenez, 2027ko kontzertu “bakar” hori “taldearen etapa berri baten hasiera” izango da.

Bulego 2019an Azkoitian (Gipuzkoa) sortutako taldea da, eta Tomas Lizarazuk (ahotsa eta gitarra), Ruben Lizarraldek (gitarra), Xabier Arrietak (bateria) eta Elba Azpillagak (teklatuak) osatzen dute.

Bi diskorekin (Erdian Oraina, 2021, eta Aldatu Aurretik, 2023), arrakasta handia lortu du taldeak, eta horren erakusgarri da azken bira honetan 12.000 sarrera baino gehiago saldu dituztela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X