“Xiberutikan mendebaldera”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pello Reparazek, Maixux Zugarramurdik eta Erramun Martikorenak jarri diote ahotsa Korrikari

Xiberutikan mendebaldera kantak lagunduko dio euskararen aldeko lasterketaren 24. edizioari. Ane Elordik azaldu duenez, “AEKide guztion artean" erabaki dute "nori egin kantuaren enkargua”.

Pello Reparaz musikariak sortu eta ekoitzi du 24. Korrikaren kantua, Xiberutikan mendebaldera, eta berak interpretatu du, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariekin batera. Reparaz bera arduratu da, halaber, gaur Agoitzen aurkeztu duten bideoklipa zuzentzeaz.

Aurten, lehenengo aldiz, AEK osoak aukeratu du kantua nori eskatu, prozesu demokratiko baten bitartez, Ane Elordi Korrikaren arduradunak azaldu duenez: “Aurrenekoz, AEKide guztion artean erabaki dugu noren eskutan jarri Korrikaren kanta”, azaldu du.

Reparazek hartu du hitza jarraian gaurko aurkezpenean, eta esan du berarentzat ez dela “enkargu hutsa” izan: “Kantaren bidez euskarak eta Korrikak niri eman didatenaren zati bat itzultzea da”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X