Nola eragingo dio Zinemaldiari BEZaren igoerak?
ong>Zinema sarreretako BEZa igotzeak Donostiako zinema jaialdian izango dituen ondorioak aztertuko dituzte datorren asteotan Zinemaldiko arduradunek. Izan ere, egungo prezioak mantentzeak ''murrizketa handia'' eragingo luke jaialdiaren diru-sarreretan, diru-sarrera horiek ''leihatilatik zuzenean heltzen direlako'', Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendariak azaldu duenez.
Madrilen egin ditu adierazpenok Rebordinosek, Zinemaldiaren 60. edizioan parte hartuko duten Estatuko film eta zuzendarien aurkezpenean.
Jaialdiko zuzendariak azaldu duenez, 600.000 euro biltzen ditu Zinemaldiak leihatilan. Aurten, irailaren 21etik 29ra egingo dute Donostiako zinema jaialdia, BEZaren igoera abiatu eta hogei bat egunera. Ikuskizunen zerga % 8tik % 21era igoko da iraila hasieran.
Krisiak Espainiako zineman duen eraginari buruz galdetuta, Rebordinosek esan du ''datorren urtean'' izango duela are eragin handiagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da