'La La Land'i eman diote Oscarra… eta 'Moonlight'entzat zen
'Moonlight'ek irabazi du film onenaren Oscarra, nahiz eta hasieran 'La La Land'ek irabazi duela igarri duten.
Gaueko anekdota izan da, Warren Beattyk "and the Oscar goes to…" esaldi mitikoa esan… eta Fade Danawayk okerreko izena bota du.
Musikalaren talde osoa oholtza gainera igo da eta eskerrak ematen hasi dira baina, bat-batean, ohartu dira bigarren txartel batean ez zegoela idatzita 'La La Land'en izena, 'Moonlight'ena baizik.
"Bide batez, galdu dugu", esan du 'La La Land'en produktoreetako batek, hitzaldia bertan behera utzita. Los Angeleseko Dolby aretoko publikoa ere ezin sinistuta zegoen.
'La La Land'en beste produktore batek esan du, ondoren, "akats" bat gertatu dela, eta ez zela "txantxetan" ari: "Moonlight da, zuek irabazi duzue film onenaren Oscarra".
Bikoteari okerreko txartela eman diote hasieran. Halere, Akademiako inork ez du hitza hartu, beraz, Beattyk jarraitu du eta Dunawayri txartela eman dio. Azken horrek, orduan, 'La La Land' irakurri du, Emma Stonenen izenaren ondoan agertzen zelako, alegia, aurreko saria jaso zuen aktorea.

Telebista estatubatuarrak behin baino gehiagotan erakutsi du txartela, egiaztatzeko 'Moonlight' zegoela idatzita.
Ondoren, 'Moonlight'en taldea eszenatokira igo da, zegokion saria jasotzera.
"Gertatutakoa azaldu nahi dut. Gutun-azala ireki dut eta 'Emma Stone - La La Land' zegoen idatzita. Horregatik bota diot begirada luzea Fayeri (Dunaway) eta zuoi (publikoa). Ez nuen txantxarik egiteko asmorik", esan du Beattyk sortutako nahasmenaren ostean.
menaren ostean.Zure interesekoa izan daiteke
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da