Dock of the Bayk prest du errepertorioa
Dock of the Bayk zehaztu du jada maiatzaren 2tik 7ra zer film proiektatuko dituen Principe zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Eva Rivera musika dokumentalen Donostiako jaialdiaren zuzendariaren hitzetan, "egitarau zabala, betea" prestatu dute, eta 23 dokumental izango dira guztira ikusgai.
Atal Ofizialean, maiatzaren 2an hasita, ikusgai egongo dira Nothing Compares. Sinéad O'Connor irlandar abeslariari buruzko lana, My Lover the Killer. Lydia Lunch spoken word mugimenduan barneratzen dena, Mija, Talking Like Her. Connie Converse, Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC 70eko hamarraldiko rockaren historia kontatzen duen dokumentala, Italo Disco. The Sparkling Sound of the 80s eta Anonymous Club. Courtney Barnett austrailar musikariari buruzko lana.
Gainera, 8 film labur eskainiko dira saio bateratu batean, maiatzaren 6an, ostirala, Principe zinema-aretoetako 10. aretoan. Tartean, Hannot Mintegia euskal sortzailearen Ignora dokumentala egongo da ikusgai, Irunen, Kopenhagen eta Donostian errodatutakoa. Bi soinu artista erretratatzen ditu, Ainara LeGardon eta Ignacio Córdoba.
Halaber, Perfect Day atalak nazioarteko musika dokumentalik nabarmenenen aukeraketa bat egingo du, besteak beste Magaluf Mallorcako herriari buruzko istorio bat, hip hoparen eta skatearen arteko harremana erakusten duen lan bat, Nueve Sevillas artearen eta dantza flamenkoaren denbora eta espazio mugak definitzen dituzten bederatzi pertsonaiaren istorioa.
Emanaldietarako sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.