Zinemaldiko lehen hiru egunetarako sarrerak salgai
Irailaren 22an hasiko den Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioko sarrerak salgai daude gaur goizeko 09:00etatik. Lehen hiru jardunaldietako sarrerak erosi daitezke Zinemaldi Plazako leihatiletan edo online, Zinemaldiaren web ofizialean eta Kutxabanken.
Zinemaldiak salmenta mailakatuaren alde egin du berriro. Hala, irailak 22, 23 eta 24ko sarrerak baino ezingo dira erosi gaur eta hurrengo bi egunetan jarriko dira salgai gainontzekoak:
SALMENTA MAILAKATUA
Irailaren 17n, igandea, 09:00etatik aurrera: 22, 23 eta 24ko salmenta.
Irailaren 18an, astelehena, 09:00etatik aurrera: 25, 26, 27 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
Irailaren 18an, asteartea, 09:00etatik aurrera: 28, 29, 30 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
Irailaren 20tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, irailaren 22tik aurrera.
Behin Zinemaldia hasita, eguneko salmenta ere izango da. Egunero, 08:00etan, egun horretako saioetarako sarrera erosteko aukera izango da online. Leihatiletan, berriz, emanaldi bakoitzeko ordutegian, eskuragarri dauden eserlekuen arabera.
Inaugurazio, Donostia Sari eta Klausura galetarako sarrerak egunean bertan ere erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera Kursaaleko leihatiletan.
Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu saio bakoitzeko.
Informazio gehiago hemen.
Zure interesekoa izan daiteke
'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onenaren saria
Ikusi, primizian, "Hermanas" filmaren trailerra
Urkijok, "Hiru olatuak" filmari buruz: "Egin dudan pelikularik handiena da"
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da