Paco Sagarzazu aktoreak Zinemira Saria jaso du, baita euskal zinemaren maitasuna ere
Donostiako Zinemaldiak eta ekoizleen elkarteek Paco Sagarzazu aktorea omendu dute 2023ko Zinemira Sariarekin, kameren aurrean eta interpretazioaren, umorearen eta kulturaren zerbitzura ibilbide luzea egin ondoren.
Ane Gabarain lankideak eman dio saria, Euskal Zinemaren Galan. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aurkezleak "jolasean" aritu dira, aurten ere, euskal zinema ekoizpen zabalarekin.
Sagarzazuk gurasoei eskaini die saria, eta "aita putatibo" izendatu du bere burua, haiek baino zaharragoa delako. Eskerrak eman dizkie aktore, komediante eta komiko izateko inspirazio nahikoa eman ziotelako, "hori izan baita urteetan, argiekin eta itzalekin, izan naizena". 40 urteko ibilbidea duen aktoreak hedonistatzat jo du bere burua, eta hala izaten jarraituko duela gaineratu du.
Sagarzazuren lehen agerpena 1979an izan zen, Balantzatxoa bere antzezlana umeentzako euskarazko lehen film luze bilakatu zenean, Juanmi Gutierrezek zuzenduta. Aktoreak azaldu duenez, taldea bereziki inplikatu zen pelikula euskaraz izan zedin.
Idazlea eta irratian esataria izan zen, eta Klara Badiola lagun aktoreari Segoviako ihesa (Imanol Uribe, 1981) filmaren castingera lagundu zionean, bera hautatu zuten. Harrezkero, antzeztaldeko luxuzko aktorea izan da, eta hainbat lanetan parte hartu du: Tasio (Montxo Armendariz, 1984), Otra vuelta de tuerca (Eloy de la Iglesia, 1985), Cuando vuelvas a mi lado (Gracia Querejeta, 1999), Aupa Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005)... Halere, aktoreen artean bereizketarik egitea ez zaiola gustatzen esan du.
Film laburretan, telesailetan eta antzezlanetan lau hamarkada emankor eman ondoren, donostiarrak ez du zinemara itzuli nahi, baina, horren hitzetan, ez dago hori jakiterik.
Egile berrientzako golardo berria
Lehendabiziko aldiz, EITBk Egile Berriak saria eman du. Estibaliz Urresola zuzendariak jaso du, 20.000 especies de abejas lan arrakastatsuagatik. Arabarrak eskerrak eman dizkio EITBri sari hori asmatzeagatik, zinema egitea bezain garrantzitsua baita "dagoena mundura zabaltzea, babestea eta harro egotea".
Urresolaren hitzetan, bera ere ekosistema zabal baten parte da, euskal industriarena: filmoteka, administrazioaren bultzada, EITBren inbertsioa, ekoizleen elkarteak, gidoilari eta zuzendarienak, emakume zinegileen elkartea, eskolak, laborategiak… Hori gabe "kimuak besterik ez" lirateke egongo euskal zinemagintzan, horren aburuz; beraz, "ernal dezagun lurra", esan du zuzendariak.
Euskara munduan zehar zabaltzeagatik bereziki harro agertu da, eta emozionatu egin da saria amari eskaintzean, haren urtebetze-egunean.
Unai Iparragirre Euskal Telebistako zuzendariak sari honen beharra azpimarratu du: "Sari berri honekin, euskal gizarteari erakutsi nahi diogu guk hitzak esaten ditugula, baita neurriak hartu ere, euskal egile berriak babesteko".
"Sultanaren ametsa", urteko gidoirik onena
Galan, euskal gidoigileen elkarteak Sultanaren ametsa saritu du, aurtengo libretorik onena duen euskal filma izateagatik. Sail Ofizialeko lehian dago animaziozko pelikula. Isabel Herguera eta Gianmarco Serra gidoilariek jaso dute saria.
Zuzendaria ere baden Hergueraren aburuz, askatasuna izan da gidoi hau sortzeko prozesuaren ezaugarri nagusia. "Pixkanaka forma eman genion zuhaixka basati bati, irudietatik, soinuetatik eta hitzetatik abiatuta", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.