"La infiltrada"k film onenaren Goya saria irabazi du "El 47"rekin batera "ex aequo"
Espainiako Zinema Akademiak Goya sarien 39. edizioaren banaketa ekitaldia ospatu du gaur, otsailak 8, larunbatarekin, Granadako Erakusketa eta Kongresu Jauregian.
Sariaren 39 edizioetan lehenengoz, bi pelikulak irabazi dute film onenaren saria, ex aequo: El 47k eta La infiltrada Arantxa Echevarria bilbotararen filmak. Azken horrek ETAn infiltratu zen Espainiako Polizia Nazionaleko agente baten benetako istorioa du kontagai, eta, sari nagusiaz gain, emakumezko aktore onenaren saria ere irabazi du, Carolina Yustek egindako lanari esker. EITBren parte-hartzea duen filma 13 sailetan zegoen izendatuta.
Marco Moriarti zinemagileen hirukotearen filmak ere bi sari irabazi ditu. Eduard Fernandez kataluniar aktoreak gizonezko aktore onenaren saria eraman du gipuzkoar zuzendarien filmean Enric Marcorena egitearren. CNTko idazkari nagusia izan zen Marco, eta Flossenbürgeko kontzentrazio esparruan egon zelako istorio faltsua zabaldu zuen. Karmele Solerrek, Sergio Perez Berbelek eta Nacho Diazek makillaje eta ile-apainketa onenaren Goya saria irabazi dute film horretan bertan egindako lanari esker. Solerren bigarren Goya saria da, 2012an La piel que habito filmagatik irabazi zuenaren ondoren.
Alberto Iglesias donostiarrak ere errepikatu du Goya sariaren irabazle gisa, bere kasuan jatorrizko musika onenaren atalean hamabigarrenez. The room next door Pedro Almodovarren lanagatik irabazi du saria konpositoreak, eta Goya gehien dituen pertsona da sarien historian.
Cafuné animaziozko film labur nafarra ere saritu dute dagokion sailean. Lorena Ares eta Carlos F. de Vigoren lana pertsona migranteen aldeko ipuin ederra da.
Gainera, Semillas de Kivuk film labur dokumental onenaren Goya saria eraman du. Kongoko Errepublika Demokratikoko gerrara hurbiltzen da Uniko eta Amania Films euskal ekoiztetxeen parte-hartzea duen pelikula.
Orotara, El 47 filmak bildu ditu sari gehien, bost, eta Segundo premiok eta La habitación de al ladok hiruna sari lortu dituzte. Marcok eta La infiltradak bezala, La virgen rojak eta La guitarra flamenca de Yerai Cortések bina sari beretu dituzte.
Miguel Rios granadar abeslariak eman dio ongietorria, bere hirian, galari, "Bienvenidos" abestiaren doinupean. Maribel Verdú eta Leonor Watling aktoreek aurkeztu dute ekitaldia, eta Valentziako urriko uholdeen biktimak hartu dituzte gogoan ekitaldiaren hasieran.
Aitana Sanchez Gijon aktoreak Ohorezko Goya saria irabazi du gaurko galan, bere ibilbidearen omenez, Maribel Verdu lankide eta adiskidearen eskutik.
Marisa Paredes berriki zendutako aktorearen hitzak bere eginda, saridunak esan du ez garela kulturaren beldur izan behar, "axolagabetasuna, gezurra, fanatismoa eta indarkeria" direlako benetan beldurgarriak. Paredes bat etorriko zela gehitu du, eta "inperialismo berriak eta garbiketa etnikoak" salatu ditu.
Sanchez Gijonek 40 zuzendari baino gehiagorekin lan egin duela adierazi du, baina zeregin hori bete duten lau emakumeak azpimarratu ditu. "Zorionez, gauzak aldatzen ari dira, eta askoz gehiago dira sektorearen arlo guztietan", esan du.
Bestalde, Richard Gere estatubatuar aktoreak Nazioarteko Goya saria jaso du Antonio Banderas aktorearen eskutik. Days of Heaven, An Officer and a Gentleman, The Cotton Club, Pretty Woman eta Chicago filmen protagonista sari hau jaso duen laugarren interpretea da Cate Blanchett, Juliette Binoche eta Sigourney Weaverren ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.