Legebiltzarrak Miñao kasuko ikerketa urria izan dela uste du
Juanjo Agirrezabala funtzionario-eroskeria eta espioitza politikoa kasuak ikertzen dituen legebiltzarreko batzordearen presidenteak esan duenaren arabera, jasotako informazioa "urria" izan da; izan ere, batzordearen aurrean agertu direnek legebiltzarkideen galderei ez erantzuteko eskubidea da. Hori dela eta, batzordeak adierazi du ez duela jende gehiago deitzea baztertzen.
Batzordeko kideak orain arte egindako lana aztertzeko bildu dira. Bileraren ostean, presidenteak analisi "positiboa" egin du.
Horrez gain, batzordeak alderdiei jendea batzordearen aurrean jartzeko eskakizun gehiago egiteko aukera luzatu die. Eskakizun horiek egiteko epea datorren asteartera arte ireki dute eta asteazkenean batzordeak zeintzuk onartuko dituen erabakiko du.
Aurreikus daitekeenaren arabera, egoera horek lana luzatuko du eta maiatzeko hauteskundeetarako amaitzen ez badute, hauteskunde kanpaina bitartean geldialdia egingo dutela esan dute.