ERCrekin eta PSCrekin negoziatuko du CiUk, galdeketa lehenetsita
Artur Mas Kataluniako jarduneko presidenteak eta CiUko buruak esan duenez, independentziaren inguruko galdeketa ''lehentasunezko gaia'' izango da Generalitatea gobernatzeko asmoz gainerako indar politikoekin negoziatzeko orduan. Horren haritik, ERC (bigarren indarra) bilatuko duela adierazi du, PSC baztertu gabe. Josep Antoni Duran Lleida CiUko idazkari nagusiak ez du PPCri buruz hitz egin kide posible moduan, eta, horren inguruan galdetuta, Masek esan du PPC ez aipatzea ez dela ''ahaztura'' izan.
Artur Masek azaldu duenez, koalizioko Gobernu bat osatzeko edota CiU soilik buru duen bat eratzeko aukerarekin bilatuko ditu akordioak (azken kasu horretan kanpoko "babes egonkor eta oso argiarekin", egunerokoa kudeatzeko bezainbestekoa). Hori bai: datorren legealdian galdeketa bat egiteari inolaz ere uko egin gabe joko die negoziazioei CiUk. Masek Gobernu berri baten lidergoa hartzeko konpromisoa hartu du, eta igandeko emaitzek koalizioan joatera edo kanpoko babesa bilatzera behartzen dutela gaineratu du, ''katalanek hala nahi dutela adierazi dutelako hauteskundeetan''.
CiUko zuzendaritzako kideekin bilera egin ondoren, agerraldia egin dute Josep Antoni Duran Lleidak eta Artur Masek, hauteskundeen emaitzak baloratzeko. Agerraldi horretan, Duranek esan du emaitzak ez direla ''urrutitik ere'' espero zituztenak, eta Artur Masek hauteskundeak beharrezkoak zirela nabarmendu du. Ildo horretan, hauteskundeak aurreratu izanarekin damu ez dela berretsi Kataluniako jarduneko presidenteak. Halaber, emaitzak jakin ondoren ez zuela dimisioa ematea ''inolaz ere'' pentsatu esan du.
ERC ez da hurrengo Gobernuan egongo
ERC ez da Kataluniako Gobernu berrian egongo, eta oposizioko burua izaten saiatuko da, Artur Masen balorazioa baino ordu batzuk lehenago Oriol Junquerasek iragarri duenez. Hala ere, CIUrekin "oinarrizko helburuak" jasoko dituen agenda bat adosten saiatuko da. Helburu horien artean, horren esanetan, erabakitzeko eskubidearena egongo da.
Masi babesa ematea ''oso zail'' ikusten du PSCk
Artur Mas Generalitateko presidente berriz izendatzeko CiUri babesa ematea baztertu ez duen arren, aukera hori ''oso zaila'' dela onartu du Pere Navarrok, 2010eko izendapen ituna apurtu ondoren, CiUk ez baitu ''sinesgarritasunik'', haren iritzian. Igande honetako hauteskundeetan lortutako 20 eserlekuak ''emaitza txarra'' direla aitortu arren, Pere Navarro PSCko hautagaiak uste du Artur Masek ez duela lortu sozialistak ''bazterrean uztea''. Navarroren hitzetan, hori zen ''Masen helburuetako bat hauteskundeetan''. Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruaren ustez, bestalde, PSCren emaitza ''txarra'' baina ''duina'' izan da, hauteskundeen ''baldintzak'' kontuan hartuta bereziki.
Masen estrategia politikoak 'porrot' egin du, Rajoyren ustez
PPren zuzendaritza nazionalaren arabera, igande honetako Kataluniako hauteskundeen emaitzek agerian uzten dute Artur Mas CiUren presidentearen "estrategia politikoak porrot" egin duela, eta, horren harian, ''zuzenketa'' egitea eskatu diote Masi. Edonola ere, Kataluniako Gobernu berriarekin elkarlanean aritzeko prest agertu da Mariano Rajoy. Garrantzitsuena etorkizuna dela esan du presidenteak, eta, horri begira, elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu dio Kataluniako Gobernu berriari.
Gobernu berria, urtea bukatu baino lehen
Artur Mas CiUko buruak urtea bukatu baino lehen eta seguru aski Gabonak hasi baino lehen ere egingo du Generalitateko presidente karguaren zina, Parlamentuaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.