CANeko presidenteari ustez eginiko xantaiatik, Cerveraren dimisiora
iago Cervera PPko diputatuak bere diputatu agiriari uko egin dio, igande honetan Iruñean CANeko presidenteari eginiko ustezko xantaia kasu batengatik atxilotua izan eta gero.
Karguari uko egin dionez, aurrerantzean ez da forupekoa izango, eta, beraz, auzia ez da Auzitegi Gorenaren esku egon beharko. Hala, Nafarroako auzitegi batek ikertuko du Jose Antonio Asiain CANeko presidenteak ustez jasan duen xantaia saiakera.
CANeko presidentearen salaketa
Diario de Navarra egunkariak argitaratu duenez, CANeko presidenteak salaketa jarri zuen hilaren 5ean mezu elektroniko anonimo bat jaso ondoren. Bertan, 25.000 euro ordaintzeko eskatu zioten, eta, egin ezean, bere jarduera profesionalekin lotutako informazioa kaleratuko zuten mehatxua egiten zioten.
Hilaren 7an, Iruñeko Igerileku Klubaren ondoko harresiko zirrikitu batean, gutun-azal itxi batean, 25.000 euro uzteko eskatu zioten.
Guardia Zibilak zaintza lanak hasi zituen bertan, eta PPko diputatua atxilotu zuen gutun-azala hartu zuenean. Epailearen aurretik pasatu ostean, aske gelditu da.
Cerveraren azalpenak
Bere blog pertsonalean, Cerverak ukatu egin du egotzitakoa, baina "arduragabekeria" bat egin izana aitortu du.
Diputatu nafarrak azaldu duenez, ezezagun batek mezu elektroniko bat bidali zion, atxilotu duten lekura joaten bazen, Nafarroako Kutxari (CAN) buruzko informazioa jasoko zuela esateko. Mezuaren arabera, "informazio judizial garrantzitsua" izango zen. Atzo, Cervera Iruñean izan zen eta informazioa lekuan utzi ote zuten egiaztatzeko "jakin-mina" izan zuen; horregatik, esandako lekura joan zen. Bertan, gutun-azal bat ikusi zuen, eta hartu egin zuenean, guardia zibilak agertu eta atxilotu egin zuten. Txanoa eta bufanda soinean zituela jaso zuengutun-azala, segurtasun-kamera bat zegoela konturatu ondoren, Cerverak berak aitortu duenez.
''Gutunazal ilun'' bat, ''zirrikitu batean''
Santiago Cerverak email bidez jasotako argibideak ''zirrikitu batean'' gordetako ''gutunazal ilun'' baten ingurukoak ziren, El Pais egunkariak kaleratutako mezu elektronikoan jasotzen denez.
Emailaren igorlea Caja Navarran lanean aritu izan dela eta gutun-azalak erakunde horren inguruko informazio garrantzitsua biltzen zuela jasotzen du azaroaren 29an bidalitako testuak. Halaber, Cerverarekin berriz harremanetan jarriko ez zela ohartarazten zuen.
Cerverak azaroaren 30ean erantzun zion, kaleratutako emailaren arabera, eta, idatzi horretan testu anonimoei kasurik egiten ez diela eta informazio jasotzeko tokia ''onartezina dela'' idatzi zion PPko diputatu ohiak igorleari.
Espedientea ireki diote
Gertatutakoa jakin eta gero, PPk espedientea ireki dio ustezko xantaia auziaren inguruko nondik norakoak argitzeko eta Alfonso Alonso PPren bozeramailearekin bildu ostean, Kongresuan dimisioa eman du.
Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, errugabea dela defendatu du eta auziaren "biktima" dela adierazi du. Halaber, Alderdi Popularra ez kaltetzeko egin duela adierazi du, eta urte horietan alderdiak erakutsitako "eskuzabaltasuna" eskertu nahi izan du.
Asiain, harrituta Cerverak kasua salatu ez zuelako
Jose Antonio Asiain Nafarroako Aurrezki Kutxako presidenteak azpimarratu duenez, "akusazio faltsu batean oinarrituta xantaia egiteko ahaleginaren aurrean", salaketa jartzea zen aukera bakarra; hori dela eta, harrituta geratu da Santiago Cervera PPko diputatuak berdin jokatu ez zuelako.
Erreakzioak
Enrique Martin de Marcos Nafarroako PPren presidenteak eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak "lehenbailehen dena argitzea" espero dutela esan dute. "Lehenbailehen argitzea eta bi aldeek azalpen bat ematea espero dut", esan du Barcinak. PSOEk azalpenak eskatu ditu, eta UPyDren ustez, Cerveraren erabakia ''demokratikoa eta ona'' da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.