Kongresuak LOMCE onartu du, PPren botoekin
Diputatuen Kongresuak behin betiko onartu du gaur Jose Ignacio Wert ministroaren hezkuntza erreforma polemikoa (LOMCE), PP ez beste alderdi politiko guztiak eta hezkuntzaren sektorea aurka badaude ere. Legeak PPren babesa besterik ez du izan. UPN abstenitu egin da, eta gainerako alderdiek aurka bozkatu dute.
Senatuak onartutako aldaketak, jasota, Kongresuak aurrera atera du gaur Wert Legea. Erreformak PPren aldeko 182 boto jaso ditu. Bi diputatu abstenitu egin dira eta gainerako 143 diputatuek aurka bozkatu dute.
Demokraziako zazpigarren hezkuntza erreforma 2014-2015 ikasturtean izango da indarrean. Hori bai, PPk gehiengoa galtzean LOMCE bertan behera utziko dutela adierazi dute gaur oposizioko talde gehienek. PSOEk Auzitegi Konstituzionalera joko duela iragarri du.
Eztabaida
Saioan, oposizioak kritika gogorrak egin dizkio LOMCEri, "inork gustuko ez duen munstro desitxuratua", kasu. Gainera, PPk agintea galtzen duenean baliogabetu egingo dutela gogorarazi dute, eta PSOEk Konstituzionalera joko duela iragarri du.
Wert ministroak Biblia-ko adierazpen batekin egin du erreformaren alde: "Suntsitzeko aro bat dago, eta eraikitzeko beste bat".
Euskal taldeen artean, Isabel Sanchezek (EAJ) erreforma Konstituzioaren aurkakoa dela azpimarratu du, eta Euskadik ez diola hezkuntza sistema propioari uko egingo ohartarazi du.
Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak bertso batekin egin du LOMCEren aurka: "Euskal Herrian gure hezkuntza / ari gara eraikitzen / eta LOMCEri ez diogu utziko / gure ikasgeletan sartzen". Celia Villalobos Kongresuko presidenteordeak bertsoa eten, eta hitzak itzultzeko eskatu dio.
Wertek iazko irailean aurkeztu zuen erreformaren lehen zirriborroa, eta, ordutik hona, oso aldaketa gutxi egin ditu testuan. Hain zuzen ere, talde parlamentarioek Kongresuan eta Senatuan aurkeztutako 1.666 zuzenketatik, 107 baino ez dituzte onartu, eta horietako 67, gainera, PPk proposatutakoak dira.
Onartutako zuzenketa polemikoenetako bat UPyDk proposatu zuen: gaztelania komunikazio hizkuntza izatea Estatu osoan.
Euskadi, LOMCEren aurka
EAEren kasuan, Eusko Jaurlaritza, hezkuntzaren sektore osoa eta PP ez beste alderdi politiko guztiak daude erreformaren aurka.
Gasteizko Gobernuak Konstituzionalera joko du, baina izapide horrek, berez, ez duela legea geldiaraziko ohartarazi du.
Nolanahi ere, erreforma saihesten saiatzeko eta EAEko hezkuntza sistema babesteko lanean jarraituko duela esan du Cristina Uriarte sailburuak.
Eta orain, zer?
Kongresuak LOMCE onartu eta gero, 2015-2016 ikasturtean sartuko da indarrean, DBHko lehenengo mailan. Bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan hurrengo urtean (2016-2017) egingo dute.
Batxilergoan, erreforma 2015-16 ikasturtean ezarriko dute lehenengo mailan, eta 2016-17an beste kurtsoetan.
Erreformaren gakoak
LOMCEk PSOEren Gobernuak 2006. urtean onartutako erreforma ordezkatuko du.
Hemendik aurrera, Euskarak garrantzia galduko du. Izan ere, espezialitate ikasgai hutsa izango da, Heziketa Fisikoaren edo Musikaren parean.
Oro har, Ministerioak izango du hezkuntza sistemaren kontrola, eta erkidegoek ikasgai espezifikoen edukiak eta orduak baino ezingo dituzte zehaztu.
Gainera, Erlijio Katolikoa gainerako ikasgaiekin parekatuko dute, hau da, batez besteko notan eragina izango du.
Ziklo amaieretan (DBH eta Batxilergoa bukatzean), ikasleek azterketa egin beharko dute, eta, ez badute gainditzen, ezingo dira hurrengo ziklora pasatu.
Lanbide Heziketa 15 urtera aurreratuko dute, eta, hezkuntzaren eragileen ustez, horrek ikasle onen eta txarren arteko bereizketa ekarriko du.
Antolakuntzari dagokionez, Eskola Kontseiluak indarra galduko du, eta zuzendariek hartuko dute. Zuzendariak, gainera, Ministerioak izendatuko ditu.
Ikasleen lan baldintzak ere aldatu egingo dituzte, mugikortasuna handiagotuta eta lanordu kopurua handituta.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.