LOMCE indargabetzeko eskaria egitea onartu du Eusko Legebiltzarrak
LOMCE legea indargabetzeko eskaera egitea onartu du Eusko Legebiltzarrak asteazken honetan, eta, hezkuntza erreformak EAEko eskumenak urratzen baditu, Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalean legearen kontra helegitea jartzea babestu du.
Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta, LOMCE legearen inguruan eztabaidatzeko saio monografikoa egin dute, Kongresuan Wert legea onartu bezperan.
Alderdi guztiek, PPk salbu, gogor kritikatu dute hezkuntza erreforma, eta horren oinarrian dagoen adostasun falta. Halaber, eskumenak urratzen dituela azpimarratu dute, eta Euskadin dagoeneko lortu diren helburuak bilatzen dituela gogora ekarri dute.
Taldeek 93 proposamen aurkeztu dituzte (EAJk, 33, EH Bilduk, 1; PSE-EEk, 36; PPk, 12 eta UPyDk, berriz, 11). Azkenean, jeltzaleek eta sozialistek 15 proposamen adostu dituzte, eta guztiek egin dute aurrera.
Hala, Jaurlaritzak legearen kontra Konstituzionalean aurkeztuko duen helegitea babestu du Legebiltzarrak, EAJren eta PSEren aldeko botoekin (EH Bildu abstenitu egin da eta PPk eta UPyDk kontrako botoa eman dute).
Halaber, LOMCE legea behin onartuta, hezkuntza erreforma indargabetzea eskatzea onartu du Legebiltzarrak, jeltzaleen eta sozialisten botoekin ere (PPk kontra egin du eta EH Bildu eta UPyD abstenitu egin dira).
Eusko Jaurlaritza
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak onartu duenez, Eusko Jaurlaritzak LOMCE legearen kontra helegitea jartzeak "ez du esan nahi Euskadin aplikatu behar ez denik", baina azpimarratu du erreforma "saihesteko" eta euskal hezkuntza sistema "mantentzeko" lanean jarraituko duela.
Sailburuak berretsi egin du Iñigo Urkulluren Gobernuak erreformaren kontra jarraitzen duela, eta lege horrek "20 urte baino gehiagoko atzerapena" ekarriko duela Euskadiko hezkuntza mailan.
Uriartek baieztatu duenez, "Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko du eskumenak urratzeagatik, behin onartuta dagoenean, Espainiako Gobernuak eskumenak urratzen dituen edozein dekreturekin egingo duten bezala".
"Gure asmoa LOMCEk gure hezkuntza sistema ez mugatzea eta gure eskumenen kontra ez egitea lortzea da. Ezin dugu onartu, ezta aplikatu ere, aldebakarreko aldaketak legeetan gure eskumenak, gure sistemaren berezitasunak eta gure emaitzak aintzat hartu gabe".
EH Bildu
Belen Arrondok (EH Bildu) berezko hezkuntza-sistema baten oinarri pedagogikoak eta araudia ezartzeko batzorde bat eratzea proposatu du, LOMCE legeak ekarriko duen "frankismoaren hezkuntza sistemari" aurre egiteko.
Arrondoren esanetan, lege hau "hezkuntza publikoaren kontra inoiz egindako erasorik larriena" da, eta azpimarratu egin du "Espainia gehiago eta Euskal Herria gutxiago" ideia egonkortzea helburu duen "inposaketa" bat dela.
Arrondok gaineratu duenez, Mariano Rajoyren Gobernuak erabilitako argudioetako bat eskola-porrotari erantzuna ematea da; Espainian % 25ekoa da, baina Euskadin % 11,5ekoa da eta % 14 ingurukoa Nafarroan.
PSE-EE
Isabel Celaa PSE-EEren legebiltzarkideak, berriz, "erantzun irmoa" ematea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baina "legearen mugen barruan" lan egitea beharrezkoa dela azpimarratu du. Horren ustez, baina, auzitara jo beharko da "eskumenak urratzen dituzten bakoitzean".
Celaak ohartarazi duenez, LOMCEk "eragin handia" izango du euskal hezkuntza sisteman "aurretik lortutako akordio guztiak hautsiko baititu, eta, euskal herritarren kasuan, egonkortasuna eta adostasuna lortzeko ezinbestekoak izan dira".
Halaber, hizkuntza ofizialetan, Haur Hezkuntzaren garapenean, "bigarren mailakotzat" jotzen den Lanbide Heziketan, eskumenetan, erlijio ikasgaian, "ikasleen segregazioan", eskoletako plangintzan, hezkuntzaren alde sozialean eta hezkuntza publikoaren balorazioan "eragina" izango duela nabarmendu du.
PP
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, LOMCE legeak "Espainia osoarentzat" hezkuntza sistema bat garatzea du helburu, 17 hezkuntza sistemen "txosna" eta "kontraesanez" jositako ereduaren aurrean.
Oyarzabalen arabera, lege hau "ahalik eta arinen" aplikatu behar da, emaitzak "berehala" ikusi ahal izateko.
UPyD
Gorka Maneiro UPyD alderdiaren legebiltzarkideak lege berri bat eskatu du "nazionalisten doktrinamendua" galarazteko, eta Estatuan hezkuntza sistema "koherente" bat izateko, bere ustez, LOMCEk egiten ez duena, hain zuzen.
Alderdi horren legebiltzarkide bakarrak erreformaren kontra egin du Espainiako hezkuntzaren "arazo larriak" konpontzen ez dituelako, ez duelako pedagogia-eredua aztertzen eta erkidegoen 17 "azpisistemak" mantentzen dituelako.
PPko legebiltzarkideak kritikatu egin du gainerako alderdiak egiten ari diren hezkuntza sistemaren "karikatura", eta "demagogoak" izatea egotzi die. Bere ustez, Hezkuntza Ministerioak bultzatutako erreformak "hezkuntzaren kalitatea hobetzea" lortuko du, eta eskola-porrota murriztea lortuko du.
Gaur, halaber, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa gaitzesteko proposamena egin du PSOEk Kongresuan, lege polemikoa Senatuan onartzeko egun bat falta denean.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.