Barcina: 'Maiatzean hauteskundeak deitzeko aukera asko dago'
Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen hitzetan, datorren maiatzean hauteskundeak deitzeko aukerak "asko" dira, atzo PSNk zentsura-mozioa aurkeztuko duela iragarri ondoren.
UPNren Batzorde Exekutiboak bilera egin zuen atzo, Goicoechearen kontrako salaketek piztutako polemika eta PSNren arratsaldeko agerraldia aztertzeko. Salaketak frogatuz gero Barcinak dimisioa eman eta hauteskundeak deitzen ez baditu, zentsura-mozioa aurkeztuko dutela esan dute Nafarroako sozialistek.
Barcinak azaldu zuenez, alderdiko zuzendaritzak "babes eta konfiantza osoa" helarazi dio Goicoecheari, eta kontseilaria "faltsukeria eta akusazio kanpaina lotsagarria" jasaten ari dela salatu zuen.
Gaur, osoko bilkura hasi aurretik, UPN Nafarroako Gobernutik botatzeko eta euren estrategia politikoa "justifikatzeko" estrategia martxan jartzea egotzi die Barcinak sozialistei. "Harrituta nago, orain urtebete zentsura-mozio batekin noraino iritsi zitezkeen argi zeukaten, baina orain norabidea aldatu dute, PSNko idazkari nagusiak aginduta", adierazi du.
PSNren helburu nagusia UPN Gobernutik "kentzea" dela salatu du Barcinak. "Bildurekin akordioa sinatu nahi badute, egin dezatela zuzenean".
Lourdes Goicoechea presidenteordearekin konfiantza duen galdetuta, Barcinak esan du akusazio bat egiten denean "aurretik frogak" aurkeztu behar direla. "Nik ez dut frogarik ikusi eta, horrenbestez, Lourdes Goicoechearengan uste osoa izaten jarraituko dut". "Akusazioa aurkeztu dutenen aurka salaketa jarri du Goicoecheak berak", gogoratu du.
Horren harian, kazetariei zuzendu zaie eta faltsukeria bat egoztea "oso erraza" litzatekeela esan du. "Zuek zuen lanpostua utziko zenukete, errugabeak izanda?", galdetu die.
Frogarik gabeko epaiketak ez egiteko eskatu die hedabideei, eta egia osoa jakin nahi duen "lehenengo pertsona" bera dela azpimarratu du.
Amaitzeko, UPN Espainiako "alderdi demokratikoena" dela nabarmendu du, "afiliatu bakoitzak boto bat eman dezakeelako eta lau urtean behin hauteskunde primarioak egiten ditugulako". "UPN lurralde hau defendatu duen alderdia izan da beti, eta hala izaten jarraituko du", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.