Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

UPN: 'Bilduk ezin du minutu bakar bat ere eman Gobernuan'

Carlos Garcia Adanero UPNren parlamentuko bozeramaileak esan duenez, "Bilduk ezin du minutu bat ere eman Gobernuan, ezta Gobernu egonkor batean, ezta hauteskunde aurreratuak eskatzeko ere".
Carlos García Adanero eta Txentxo Jiménez. Argazkia: EFE
Carlos García Adanero eta Txentxo Jiménez. Argazkia: EFE

Union del Pueblo Navarro (UPN) alderdiko parlamentuko bozeramaileak, Carlos García Adanerok, azaldu duenez, "Bilduk ezin du minutu bat ere eman Gobernuan, ezta Gobernu egonkor batean, ezta hauteskunde aurreratuak eskatzeko ere".

García Adanerok adierazi du hori esaten dutenean "uste osoa" dutelako da, "norekin gauden loturarik gabe, gure politika egiaztatuta" dagoelako.

PSN alderdiak Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen aurkako zentsura mozioa aurkeztu dezakeela (Bilduren babesa beharko luke aurrera ateratzeko) eta, kazetariek galdegin diote.

Lourdes Goicoechea sailburuak Foru Ogasunean ustez egindako "esku-sartzeak" ikertuko dituen batzordea ezartzeko bilera bat egin dute, eta bozeramaileak azaldu du alderdi batzuek "ondorioak" atera dituztela dagoeneko.

Horren harira, "beste helburu batzuk lortzeko aitzaki bat bilatzen saiatu dira", adierazi du. "Argi dago, ez dago ikusmira mediatikoa ikustea baino", gaineratu du.

"Batzordeak kontu honen helburu nagusia gainditzen du", azaldu du. Gero, larunbatean Tafallan izan ziren istiluak ekarri ditu gogora.

Garcia Adanerok gogoratu du bi alderdikide "UPNkoak zirelako hil zituztela" eta "beraien hilketa kondenatu ez zutenek" eta larunbatean "beraien hiltzaileak kartzelatik irtetzea txalotu zutenek", "UPNren aurkako erasoak egiten saiatu" zirela.

Yolanda Barcina UPNko eta Foru Gobernuko presidentea nola dagoen galdetu diote kazetariek eta "bizitza normala" egiten duela esan du: "gaur bulegoan dago".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X