Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ares: 'PSCko batzuk, sozialista baino gehiago, nazionalistak ziren'

PSE-EEko ordezkariak azpimarratu du EAEko sozialisten barruan ez dela "eztabaidarik" izango eta ez dela Euskadin PSCrekin gertatutakoa errepikatuko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
'PSCko kide batzuk abertzaleago ziren, sozialista baino'

EAEko sozialisten baitan "barne eztabaidarik" ez dagoela eta PSCrekin gertatutakoa ez dela Euskadin "errepikatuko" esan du gaur Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak. Horren hitzetan, "argi geratu da" Kataluniako sozialisten artean "batzuek nazionalistagoak zirela sozialista baino".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Aresek esan du autogobernuaren inguruko eztabaida ez dagoela PSE-EEren "lehentasunen" artean. Hala ere, eztabaida horretan "oso eroso" daudela gaineratu du, sozialisten jarrera "oso argia" dela argudiatuz: "Batzen gaituzten egitasmoak eta akordio zabalak bilatu nahi ditugu, eta ez zatitu egiten gaituztenak", beti ere, "Espainia eta Europa barruko elkarbizitza" aurreikusiko luketen akordioak eta "indarrean dauden legeak aintzat hartuko lituzketenak". 

"Jomuga independentzia duten egitasmo guztien aurka izango gara", azpimarratu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzari autogobernuaren inguruan proposamen zehatz bat aurkezteko eskatu dio Rodolfo Aresek.

Gai horren inguruan, euskal sozialistek euren jarrera "argitasunez" azaldu dutela azpimarratu du PSE-EEko ordezkariak, eta "mota horretako eztabaidak" egin izan dituztela gaineratu du, Ibarretxe Planaren inguruko eztabaidari aipamen eginez.

Bestalde, epaileak Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurkako salaketa artxibatu ondoren, Aresek esan du "EH Bilduren eta Sorturen munduan" bere iraganaren "azterketa kritiko" bat egin beharko luketela orain.

Hala ere, Aresek ez du epailearen erabakiaren inguruan iritzirik eman nahi eta "auzitegien erabakiei errespetua" adierazi die.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X