Bergara: 'Sestao ez da arrazista, baina gaizkileekin nazkatuta gaude'
Josu Bergara Sestaoko alkateak etorkinen hanbat elkarteri adierazi die Sestao ez dela “herri arrazista” baina "gogaituta" daudela “delinkuentza jasteaz”.
Bergara Sestaoko alkatea etorkinen kolektiboarekin bildu da gaur, azken egunotako polemikaren ondoren. Besteak beste, Ijitoen Idazkaritza, Asocolvas, Caritas, Bizkaiko Bolikostar elkartea eta Nevipen hartu ditu gaur goizean.
SOS Arrazakeriak Bergararen kontrako salaketa jarri du, etorkinak ez erroldatzea egotzita. Bergarak duela urtebete inguru higiezinen alorreko zenbait enpresatako arduradunekin izandako bilera batean egindako adierazpenok piztu dute polemika: "Kaka guztia Sestaora? Ez, ez, kaka ez da gehiago Sestaora etorriko, nik botako dut bestela; nik botako dut. Ni arduratuko naiz botatzeaz, ostiaka noski, baina bota egingo ditut". Gaur, 11:30ean bildu da etorkinen kolektiboarekin.
Atzo prentsaren aurrean agerraldia eskaini zuen Bergarak. Bere hitzak egokiak ez zirela izan aitortu bai, baina dimisiorik ez duela aurkeztuko esan zuen. Barkamena eskatu zuen arren, adierazpen horiek manipulatu egin dituztela adierazi zuen, eta horiek esan zituenean etorkinei buruz barik gaizkileei buruz ari zela azaldu zuen.
Bileran, Bergarak barkamena eskatu die etorkinen elkarteei, bere hitz “desegoki eta kritikagarriengatik”.
Hala ere, Sos Arrazakeriak zabaldutako grabazioa “zatituta eta manipulatuta” dagoela nabarmendu du. Bere hitzetan, ‘kaka’ hitza erabiltzean gaizkileei buruz ari zen, eta ez etorkinen inguruan.
Baimenik gabe egindako grabazio hori Sestaoko zenbait higiezinekin orain urtebete egindako bilera batean lortu zutela azaldu du. Bilera horretan, patera etxebizitzen inguruan Sestaon dauden arazoaz mintzatu behar ziren.
Berriro ere, “kaka hitza” erabili zuenean, herrian delituak egiten dituzten “gaizkileei” buruz ari zela berretsi du.
Sestaora, Bizkaira eta Euskadira “etorkizun hobe baten bila” datozen pertsona guztiei bere babesa adierazi die Sestaoko alkateak.
Dena dela, Sestaok pairatzen dituen arazo sozialak eta langabezia datu txarrei aurre egiteko, erakundeei laguntza eskatu die.
Etorkinen erantzuna
Bestalde, Sestaoko kolonbiarren ordezkariak, Alberto Galindok, onartu egin du alkatearen barkamena, eta Bergararen hitzak "testuingurutik kanpo" zabaldu dituztela salatu du.
Alkatearekin zortzi urtez lan egin dutela gogoratu du, eta "pertsona, funtzionario eta politikari" moduan ondo ezagutzen dutela azpimarratu du. "Etorkinak eta elkarteak lagndu izan ditu beti. Ondoan izan dugu beti", gaineratu du.
Bestalde, David Esso nigeriarrak adierazi du inmigrante beltzek arazoak izan dituztela Sestaon erroldatzeko, eta alkateari legea betetzeko eskatu dio.
Alkatearen azalpenak "eskasak", Ijitoen Idazkaritzaren ustez
Ijoen Idazkaritza Fundazioak "argi eta garbi eskastzat" hartu ditu Josu Bergara Sestaoko alkateak emandako azalpenak, immigranteei buruz egindako adierazpenengatik, eta erantzun "argi" bat eskatu du erakundeen, alderdien eta herritarren aldetik.
Fundazioaren ustez, Sestaoko alkateak egindako adierazpenak "arrazistak" eta "erabat onartezinak" dira. Barkamena gogoan hartu du, baina erakunde sozialekin egindako bileretan emandako azalpenak ez direla nahikoa nabarmendu du.
"Erantzun askoz ere argiagoa eskatzen dugu erakunde publikoen, alderdi politikoen eta gizartearen aldetik, arrazismoaren birusari jaten eman eta pertsonen ospea zikintzen duten hitzaldi hauen aurrean", adierazi du.
Bizkai Buru Batzar
Sestaoko alkatearen adierazpenak gaitzetsi ditu gaur Bizkai Buru Batzarrak (EAJ) adierazpen publiko batean. Alderdiko baloreen kontrako hitzak direla uste dute jeltzaleek. Hala ere, alkatearen barkamena eta azalpenak onartu dituzte.
Alkatearen hitzak "desegokiak eta EAJren ideologiaren eta aniztasun baloreen aurkakoak dira", azaldu du Bizkai Buru Batzarrak (BBB) adierazpen batean.
Higiezinen agentziek diote grabaketa manipulatuta dagoela
Bergararekin bildu ziren bi agentziek alkatea defendatu dute. Hala, Gran Via y ARD Asesores enpresek diote filtratutako zenbait grabaketa ez datozela bat Sos Racismok salatutako zintarekin.
Ohar batean, agentziek onartzen dute Bergararen hitzak ''zoritxarrekoak'' izan zirela, baina azpimarratu dute testuingurutik atera dituzte, hainbat grabaketa ez baitziren hitzordu horretan egin, empresa horien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik milaka lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.
Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan
Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".