Rajoy: "Masekin hitz egingo dut, baina ez dut egingo ezin dena egin"
Mariano Rajoy Gobernu zentraleko presidentea Artur Mas presidente kataluniarrarekin izango duen bileraren inguruan mintzatu da, eta Kataluniako kontsultarekiko duen jarrera ez dela aldatu argitu du. "Hitz egingo dugu, baina ez dut ezin dudana eta behar ez dudana egingo".
Escorialen izan da presidentea, PPren udako eskolaren itxiera ekitaldian, eta Kataluniako afera "aurre egin behar zaion arazoa" dela adierazi du. Gainera, "egin aurretik, gauzak ongi pentsatu" behar direla azpimarratu du.
Rajoyk Mas ohartarazi du: "Ezin zaio Gobernuko presidenteari Parlamentu nazionalaren erabakiaren, legearen, sineskera propioen eta espainiar guztien pentsamenduaren aurka doan kontsulta bat baimentzeko eskatu. Ezin da exijitu".
Udako eskolatik ateratzean, presidenteak jakinarazi du bileraren data ez dagoela zehaztuta eta, bakoitzaren jarrera ikusita, testuingurua zaila dela.
Albiste gehiago politika
EH Bilduk Osasun Itunaren 11 ildo estrategikoren alde bozkatuko du, 8ren aurka eta 5 puntutan abstenitu egingo dira
Euskadi Irratiko Faktoria saioan eman du horren berri Arnaldo Otegik. Era berean, osasun mahaian Konfebaskek duen ordezkapena kritikatu du, euren ustez etekinak lortzea bakarrik bilatzea duelako helburutzat.
Lankidetza publiko-pribatua oztopo nagusi dutela bilduko da Osasun Mahaia
Gaur bertan akordioa lortu nahi dute Eusko Jaurlaritzak eta Alberto Martinez sailburuak, "adostasun zabal batekin". EH Bilduk, ordea, "korapiloak askatzeko" eztabaidatzen jarraitzea eskatu du. Sumarrek eta LABek iragarri dute ez dutela enpresa pribatuen parte-hartzea jasotzen duen itun bat babestuko.
Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu ondoren, orain zer?
Printzipioz, Puigdemont atxilotzeko aginduak eta Junquerasen inhabilitazioak bere horretan jarraituko dute, baina Konstituzionalak ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen duenean Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurrekari penalak berrikusi beharko ditu.
Konstituzionalak amnistia babesteko arrazoiak: Kataluniako prozesu independentista "krisi politikoaren kasu paradigmatikoa" izan zen
Konstituzionalak ezustekorik gabe atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, baina ebazpenak berrikuntza batzuk ditu, besteak beste, amnistia justifikatzeko arrazoibidea sendotzea.
2030erako Turismo Plan Estrategikoak Gipuzkoaren eta lurraldean bizi diren pertsonen zaintza du ardatz
'Zatoz eta zaindu' goiburua duen planarekin, "bizikidetza osasuntsua" bultzatu da turismoaren esparruan, izan ere, BPGren % 8,4 dagokio sektoreari eta 40.000 familia baino gehiago enplegatzen ditu. Bost ardatz estrategikotan sostengatzen da Aldundiak diseinatutako plana.
Bilbok Basque Segurtasun Foroaren lehen jardunaldia hartuko du astelehenean, Euskadiko segurtasuna birdefinitzeko
Euskalduna Jauregia izango da Eusko Jaurlaritzak segurtasun integraleko eredu berria eztabaidatzeko eta eraikitzeko bultzatutako ekimenaren agertokia. Erakundeetako, enpresetako, gizarteko eta hezkuntzako ordezkariek parte hartuko dute.
1978ko sanferminetako dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du Kongresuak
EH Bilduk bultzatutako legez besteko proposamenak 1968ko Sekretu Ofizialen Legea aldatzea eskatzen dio Jaurlaritzari, baita gertatutakoa argitzen eta biktimak aintzatesten laguntzea ere.
Babes-helegiteak ebatzi arte zain egon beharko dute Puigdemontek eta Junquerasek
Konstituzionalak Amnistiaren Legea babestu izanak ez du bi politikarien egoera praktikan aldatzen. Presidente ohiaren abokatuak hurrengo egunetan helegitea jarriko duela adierazi du. Junquerasek, berriz, jarrita dauka berea, eta Konstituzionalaren pausoa txalotu duen arren, salatu du Auzitegi Gorenak ez duela legea aplikatu nahi.
Martinezek eragile politiko eta sozialen "konpromisoa" eskatu du Osasun Ituna adostasun zabalarekin ixteko
Alberto Martinez Osasun sailburuak osasun itunaren inguruan duen "baikortasuna" berretsi du, eta prozesu horretan parte hartzen duten eragile guztien "konpromisoa" eskatu du, ostiral honetan akordio bat ixteko.
Espainia "herrialde subiranoa" dela erantzun dio Sanchezek Trumpi, eta muga-zerga "bidegabeak" kritikatu ditu
Pedro Sanchezek NATOren goi-bileran berretsi duenez, Hagan, Espainiak ez du BPGaren % 2,1 baino gehiago gastatuko Defentsan. Trumpek Gobernuarekin merkataritza akordio bat zuzenean negoziatzeko mehatxua egin zuen, eta herrialdeari "bikoitza ordainaraziko" diola esan du, egoera "konpentsatzeko".