Irail beroa Katalunian: hamar aste azaroaren 9ko galdeketarako
Lanurte politikoari hasiera emateko tresneria martxan jarri du Kataluniako Gobernuak, azaroaren 9rako deitu duten galdeketari begira. Datozen hamar asteetan, Kataluniak egunkari guztietako lerroburuak hartuko ditu eta, ibilbide horretan, hauek izango dira data esanguratsuenak:
- Irailak 1: Artur Masek Generalitateko kontseilari eta goi-kargudunekin bilera pribatua egin zuen, lanurte politikoko ildo nagusiak azaldu eta eztabaidatzeko.
- Irailak 2: Kataluniako Parlamentuko Erakunde arteko Arazoetarako Batzordeak bilera egin zuen, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren agerraldia babesteko. Jordi Pujolek agerraldia irailaren 22tik aurrera egingo duela adierazi du.
- Irailak 6: Convergenciak Batzar Nazionala egingo du zuzendaritza berria berresteko.
- Irailak 6-7: Alderdi Popularrak Konferentzia Politikoa Katalunian egingo du. Mariano Rajoy presidentea ez da bertan egongo, baina bai, ordea, PPko gainerako buruzagi nagusiak.
- Irailak 11: Diada. Kontsultaren aldeko alderdiek ‘V’ erraldoia egin nahi dute Bartzelonan, Kontsultaren aldeko indarra islatzeko. Ezinbesteko data da erreferenduma defendatzen duten alderdientzat.
- Irailak 16-18: Politika orokorraren gaineko eztabaida, Katalunian: Kataluniako Parlamentuan egingo da. Irailaren 16ko arratsaldean hasiko da, Artur Mas presidentearen hitzaldiarekin. 17an, taldeen txanda izango da, eta, 18an, ebazpenen bozketa.
- Irailak 19: Kataluniako Parlamentuak Kontsulta Legea onartuko du, osoko bilkura arrunt batean. Arratsalde horretan bertan, Artur Masek azaroaren 9ko galdeketa ofizialki deitzeko dekretua sinatuko du.
- Irailak 22: Kataluniako aldizkari ofizialean, deialdia argitaratuko da. Ordura arte, Auzitegi Konstituzionalak ezin izango du kontsulta debekatu.
- Hortik aurrera: Espainiako Gobernuak helegitea jarriko du, Kontsulta Legearen eta deialdiaren aurka. Hortaz, bata zein bestea bertan behera geratuko dira, Auzitegiak erabaki bat hartzen duen arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri