Kataluniako galdeketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-9aren ostean, Rajoyk elkarrizketaren beharra ikustea espero du Masek

Generalitateko presidenteak berretsi egin du kataluniarrek bozkatu egingo dutela azaroaren 9an.
Artur Mas
Artur Mas

Artur Mas Kataluniako presidenteak igande honetan berretsi egin du azaroaren 9an kataluniarrek beren etorkizun politikoaren inguruan bozkatuko dutela. Halaber, adierazi du espero duela horren ostean Espainiako Gobernuak ulertzea "zein den Kataluniako aldarria" eta egoera "elkarrizketaren bidetik" konpondu behar dela.

Tarragonan egin duen ekitaldi batean, Masek berretsi egin du kataluniarrek bozkatu egingo dutela azaroaren 9an. "Geure erara egingo dugu: adostasun politikoaz eta modu egoki, positibo eta eraikitzailean", adierazi du.

"Behin bozkatuta, espero dugu Espainiako Gobernuak behingoz ulertzea zein den Kataluniaren aldarria; eta, batera edo bestera, uler dezan egoera hau elkarrizketaren bidetik konpondu behar dela", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X