Etorkin irregularrei oinarrizko errenta ukatzea eskatu du PPk
Javier Maroto (PP) Gasteizko alkatea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), oinarrizko premiei aurre egiteko diru-sarrerak ez dituztenei zuzendutako laguntzak, berriro arautzeko premia dagoela uste du. Hori dela eta, diru-laguntza horiek erregulatzeko zazpi proposamen eramango ditu Marotok berak Eusko Legebiltzarrera. Bere hitzetan, "gehiegikeriak ezabatzeko ordua da, legea aldatzeko garaia da".
Proposamenenetako bat etorkin ilegalei oinarrizko diru-laguntzak ukatzea da. Halaber, Gizarte Segurantzan inoiz kotizatu ez duten pertsonei ere, etorkinak nahiz bertakoak, diru-laguntza horiek ez ematea proposatu du Marotok. "Sekula lan egin ez duten legez kanpokoak daude diru-laguntza horietatik bizitzen. Ez dute lan kontraturik izenpetu nahi, eta bizitza osoan kotizatu dutenek baino gehiago jasotzen dute", adierazi du.
Diru-laguntza eskuratzeko 10 urteko errolda eskatzea ere jaso du bere egitasmoan Alderdi Popularrak. "Ortutxo bat duen gizonari ukatu egiten zaizkio laguntzak, eta gaztelaniaz jakin ere ez dakienari eman", esan du Gasteizko alkateak.
Magrebtarren inguruan esan zituenak Fiskaltzan dauden arren, damurik ez du erakutsi Marotok. Esanak berretsi ditu. Diru-laguntzen arazoa hor dagoela eta ezin direla begiak itxi esan du PPko alkateak.
Aburto: "PPk eskubideak murriztu nahi ditu"
Bestalde, Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte gaietarako sailburuak esan du Alderdi Popularrak egindako proposamenak ez duela iruzurrari aurre egitea bilatzen: “ongizate estatuaren haustura nahi dute”, kritikatu du.
PPk egindako proposamen guztien helburua “eskubideak murriztea” dela salatu du Aburtok. “Hauteskundeetan etekinak lortzeko asmoz egindako egitasmoak dira”, erantsi du.
“Iruzurraren kontrako borroka lege-aldaketekin nahastuta, gizartea manipulatu, engainatu egin nahi dute”, nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.